Juanjo Artero, Patxi Freytez, Ana Villa eta Miriam Cabeza aktore ezagunek “Entre Copas” (ADOS TEATROA, PENTACIÓN ESPECTÁCULOS) antzerkiaren aurrestreinaldia eskainiko dute irailaren 7an Sarobe arte eszenikoen gunean. Estreinaldi ofiziala urriaren 14an izango da, Palentziako Principal Antzokian. Euskarazko bertsioa ikusgai izango da Saroben urrian.
‘Zer gertatzen da berrogeitaka izan eta aurrerantzean inork ez dizula zu-ka egingo konturatzen zarenean? Miguelek eta Andresek, bizitza osoko lagunek, galdera horri egingo diote aurre, bakoitzak bere moduan. Bien artean erabakitzen dute astebeteko bidaia egitea, Andresen ezkondu aurreko agur festa gisa. Biek daramatzate kopaz kopa euren segurtasun gabeziak arrastaka, zerbaiti heldu nahian, bizirik sentiarazi eta eskastasunari ihes egiteko aukera emango dien zerbaiti.’
Egokitzapena: Garbi Losada y José Antonio Vitoria
Zuzendaritza: Garbi Losada