Ez dira garai errazak arte eszenikoentzat, ezta kulturaren eta entretenimenduaren sektoreentzat ere. Hala ere, Eskenakide batzuek urtea amaitu baino lehen beren ekoizpenak estreinatuko dituzte. Jakin nahi duzu zein ikuskizunetan hunkitu, barre egin eta harritu egingo zaren? Ba segi irakurtzen…
ENTRE COPAS
ADOS TEATROA / PENTACIÓN ESPECTÁCULOS
ESTREINALDIA: 14 DE OCTUBRE EN EL TEATRO PRINCIPAL DE PALENCIA
‘Ados Teatroa’ eta ‘Pentación Espectáculos’ ‘Entre Copas’ (Sideways ezagunagoa) antzezlana aurkeztuko dute, 2004an gidoi egokitu onenaren Oscar saria irabazi zuena. Zer gertatzen da berrogeita hamar urte dituzunean eta konturatzen zarenean inork ez dizula berriro hika egingo? Miguelek eta Andresek, bizitza osoko lagunek, bakoitzak bere erara egiten diote aurre galdera horri. Miguel, dibortziatu deprimitua, idazle zapuztua eta ardozale amorratua, pesimista da. Andres, ezkontzeko zorian dagoen aktore porrokatu bat, limurtzaile bat.
Egilea: Rex Pickett
Adaptazioa: Garbi Losada y José Antonio Vitoria
Zuzendaria: Garbi Losada
ZUHAITZAK LANDATZEN ZITUEN GIZONA
TEATRO GORAKADA
ESTREINALDIA: 28 DE AGOSTO EN CIUDAD RODRIGO
Estreinaldirik hurbilena ‘Zuhaitzak landatzen zituen gizona’ izango da. Familia osoari zuzendutako proposamena da, Jean Gionoren kontakizun labur batean oinarritua. Mimo handiz zuzendutako proiektua, oso testu sakona eta bisualki zoragarria. Gaztelaniazko eta euskarazko bertsioak izango ditu. ‘Antzezlan honetan, bakardadean bete-betean sartuta dauden bi gizon ikusiko ditugu beren buruekin adiskidetzen. Bat artzaina da, eta gogor egingo du lan bizileku duen basoa berritu eta lurra salbatzeko. Bestea bere buruaren bila ari den gazte bat da, borondatea eta eskuzabaltasuna erresilientziarako tresna ezin hobeak direla deskubrituko duena. Atzean, Europaren historiako gorabeherak, bi mundu-gerrak, kontzientzia ekologikoaren sorrera, politikaren diskurtso hutsala… Hori dena, naturarekiko ulermenetik, gizakiaren indar sortzailetik eta zehaztasun txikiekiko maitasunetik kontatuta.’
Antzezleak: Sandra Fzd Aguirre y Fran Lasuen
Egilea: Jean Giono
Adaptazioa: Kike Díaz de Rada y José Carlos García
Zuzendaria: José Carlos García
FAKE (TRAMPANTOJO)
ERRE PRODUKZIOAK
ESTREINALDIA: 11 DE NOVIEMBRE EN BILBAO
Erre Produkzioak ‘Piraten Istorio Bat’ ikuskizunarekin garai pandemiko berrietara egokitzea jakin zuen. Familia osoari zuzendutako keinu-komedia da eta kaleko eta aretoko bertsioak ditu. Gainera, ‘De Bilbao… ¡AhíVaLaHostia!’ ere estreinatu zuen Euskalduna Jauregian, ‘sarrera agortuak’ kartela eskegita. Argi dagoena da gehiago nahi dugula, eta, horregatik, ekoizpen berria estreinatuko du azaroaren 11n: ‘Fake (Trampantojo)’; Maribel Salas, Gorka Minguez, Gemma Martinez, Lorea Intxausti eta Albar Cirarda protagonista dituena, David Caiñaren testu batetik abiatuta.
Antzezleak: Maribel Salas, Gorka Mínguez, Gemma Martínez, Lorea Intxausti y Albar Cirarda
Egilea: David Caiña
Zuzendariak: David Caiña y Gorka Mínguez
NATURAREN SEKRETUA
TEATRO PANTA RHEI
ESTREINALDIA: 3 DE SEPTIEMBRE EN ZIGOITIA
Zalantzarik gabe, 2021eko estreinaldi original eta berezienaren aurrean gaude. Teatro Panta Rheiren azken ekoizpenak natura eta arte eszenikoak uztartzen dituen bide bat zeharkatzera gonbidatzen gaitu. Esperientzia paregabea biziaraziko diguna. Irailaren 2tik (aurrestreinaldia) 13ra, Muruan (Zigoitia), bederatzi egun eta hamazazpi aukera naturaren sekretuetan murgiltzeko. Gorbeiako basoan arte garaikidea eta natura uztartzen dituen esperientzia da Naturaren Sekretua. Arte eszenikoak, musika, dantza eta eskultura-arloko esku-hartzeak paisaiarekin elkarrizketan. Misteriozko baso batean artearen bidezidorretan barneratzea. Sentiberatasun eta emozioz betetako funtsezko giro batean esperientzia paregabea bizitzea. Maitasun- eta natura-eremu berriak aurkitzea.
VENTANAS / LEHIOAK
TEATRO PARAÍSO ANTZERKIA
ESTREINALDIA: ESTRENO EN NOVIEMBRE DENTRO DEL Festival Internacional de Teatro de Vitoria-Gasteiz.
Teatro Paraiso Antzerkiak ikuskizun zoragarria estreinatuko du Gasteizko Antzerki Jaialdian, azaroan. Gainera Europako Mapping Proiektuaren parte da eta bere ‘work in progress’ ikusgarri bisuala da. Ikuskizunak publikoarekin partekatu zuen maiatzean Gasteizko Antzoki Zaharrean , ‘UniKo’rekin egin zuen bezala, eta harrera oso ona izan zuen hiru emanaldietan. Irrika handia dugu leihoak imajinatzeko, asmatzeko eta irekitzeko.
NARCIS@
BOROBIL TEATROA
ESTREINALDIA: EL 6 DE NOVIEMBRE EN AZKOITIA
‘Narcis@’ oso kartel iradokitzailea aurkezten digu. Erabateko estreinaldia Azkoitian izango da, azaroaren 6an, baina beste data batzuk baieztatu dizkigute gure besaulkia erreserbatu ahal izateko: azaroaren 27an Larratxon, abenduaren 26an Hondarribian, urtarrilaren 2an Donostian, urtarrilaren 15ean Zumaian, urtarrilaren 22an Arrasaten, urtarrilaren 30ean Villabonan, otsailaren 5ean Errenterian eta otsailaren 23an Eibarren. Amaia Irazabal, Asier Oruesagasti, Aia Krus eta Gaizka Chamizo izango ditu protagonista. Bere sare sozialak ez galdu, ‘Narcis@’ birako data berriak iragarriko baitituzte.
TRUE WEST
TANTTAKA TEATROA, OCTUBRE PRODUCCIONES Y BITÒ PRODUCCIONES
ESTRENO: DICIEMBRE 2021
Egileak Los Angelesetik 40 miliara kokatzen du ekintza, gizakiaren izaera gatazkatsua bere dualtasunarekin irudikatzen duten bi anaien arteko lehiaren amaiera irudikatzen duen istorio bat kontatzeko. Alde batetik, LEE dago, bilatzaile bat, eta, bestetik, AUSTIN, gidoilari bat. Familiaren etxean daude berriro, eta haien egungo egoerak eta desberdintasunek zurrunbilo suntsitzaile batera eramango dituzte, elkarrekin beren bizitzak betiko alda ditzakeen gidoi zinematografiko bat egiten saiatzen diren bitartean. True West benetako komedia beltz bat da, non Sam Shepardek lengoaia zuzen, irudimentsu eta musikal bat prosa poetiko batekin eta giro guztiz mugatu batekin nahasten duen, istorioak zein pertsonaiek konplexutasun eta aberastasun dramatiko bat izatea eragiten duena, publikoa amaiera katartiko eta surrealista batera eramango duena.
Antzezleak:Tristán Ulloa & Pablo Derqui
Egileak: Sam Shepard
Adapazioa: Eduardo Mendoza
Zuzendaria: Montse Tixé