ARIZONA
Txalo Produkzioak
Georgek eta Margaretek beren mugak defendatu behar dituzte. Bizilagunak hor daude, zelatan, ahalik eta deskuidurik handienean gurutzatzeko zain. Baina, Margaret galdera gehiegi egiten hasten denean, komedia musikala, bere bizitza zena, tragedia basati bihurtzen da. Arizona ez dago hain urruti. Arizona hemen dago, Ceutan, Melillan, gure hiri bakoitzean, gizaki batek bizitza hobea lortzea eragozteko altxatzen den harresi bakoitzean. Juan Carlos Rubioren testuak mugei, migrazioari, giza ergelkeriari eta manipulazioaren mugei buruzko gogoeta egiten du, bizitzaren basamortuan galdutako bi gizakiren arimaren erretratu tragikomikoa izateaz gain.
Estreinaldia urtarrilaren 25ean Barakaldo Antzokian.
ANTÍGUONA
Animaktore
‘Antíguona’ jatorrizko istorioaren degradazio sakon baina ia saihestezinaren ondorioa da. Liluratu egiten gaitu emakume garaikide (egungo) batzuek eskaintzen diguten ikuskizun publikoak, nahiz eta feminismoa, aukera-berdintasuna eta justiziarik oinarrizkoena ukatzen duten. Lan honetako Antigona ideia zaharretan tematuriko emakumea da. Ustez ideia zintzoak eta sakratuak direnak babesten ditu, nahiz eta horiek bere buruaren aurka eta bere interesen aurka joan. Dena oso-oso tragikoa da. Hain da tragikoa ezen, errealitatetik ateratzen baitzaitu eta fartsa-itxura hartzen baitu.
Estreinaldia urtarrilaren 7an Arriaga Antzokian, Bilbon.
ADIORIK EZ
La Dramática Errante
Testua María Goiricelayak idatzi zuen, Zentro Dramatiko Nazionaleko Egoitza Dramatikoen programaren esparruan (2021-2022 epealdian). Ni flores, ni funeral, ni cenizas, ni tantán norbere mugak gainditzeari, samurtasunari eta gizatasunari buruzko istorio bat da. Zainketa aringarrietan eta «ongi hiltzean» oinarrituta, bizitzari alaitasunez aurre egitera eta bizitzaren amaiera nolakoa izango den galdetzera bultzatzen gaituen bidaia bat. Mundu hau minez eta sufrimenduz utzi zuten pertsona guztiei egindako kantu bat; azken etapa horretan irribarrea inoiz galdu gabe laguntzen duten pertsona guztiei egindako aintzatespena.
Estreinaldia urtarrilaren 23an euskaraz eta urtarrilaren 24an eta 25ean gaztelaniaz Bilboko Arriaga Antzokian.
ZEPO ZAPO
Markeliñe
Zepo gerrara joan zen… eta han bera bezalako beste bat aurkitu zuen, baina desberdina. Bi soldadu etsai aurrez aurre. “Gaiztoa” bestea da. Bera da arrotza eta kanpotarra. Baina horrela pentsatzen dute biek. Zer egingo dugu orduan? Keinu bidezko ikuskizuna, familientzako, edozein gerraren istorioa kontatzen duena. Beno, gerra batean protagonista direnenen istorioa. Emoziotik eta eszenaren egiatik sentsibilizatu nahi du, telediarioen pantailaren hoztasunetik erabat aldenduta.
Estreinaldia urtarrilaren 3an Zornotza Aretoan, Amorebietan.
LA BODA DE OTROS
El Mortero / Pabellón Nº6
Saioak eta Anderrek hamabi urte daramatzate elkar ikusi gabe. Unibertsitatean banaezinak ziren. Elkarren lehen maitasuna izan ziren, elkarren euskarria eta bien lehenengo aldia. Eta gero, harremana hautsi zuten. Maitasuna gorroto bihurtu zen. Pasioa, amorru. Gaur Kanariarraren ezkontza da, beren ikaskidearena. Eta bai, biak gonbidatu ditu. Eta bai, biak elkarrekin esertzea erabaki du. Bazkarian, tentsioa nabarmena da giroan, ia solidoa. Isiltasuna da bien arteko elkarrizketa bakarra. Baina, bazkalondoa iritsitakoan, dantzaldian eta, batez ere, doako barran, garbitu beharreko trapu zikin gehiegi atera dira, sendatu beharreko zauri gehiegi eta elkarri botatzeko gaitzespen gehiegi, isiltasun mantu horren pean ezkutatzen jarraitu ezin direnak.
La boda de otros antzezlanean, Saioak eta Anderrek elkarren iraganera bidaiatuko dute, eta sufrimendutik nostalgiara igaroko dira. Gaitzespenetik barkamenera. Eta, batez ere, mespretxutik esker onera.
Estreinaldia urtarrilaren 9an Arriaga Antzokian eta urtarrilaren 11tik otsailaren 2ra Pabellon Nº6 (Bilbao).
LOHI GORRIA
Ékoma Teatro / Javier Liñera
Bidaia bat. Protagonistaren bizitzan zeharreko bidaia, baita bere osaba gayaren bizitzan zeharrekoa ere. Istorio bat beste istorio baten barruan. Gay izateagatik, kontzentrazio-eremu batean eta gero kartzelan sartu zuten gizon baten istorioa.. Iraganeko bi errealitateren kontakizuna. Hitlerren Europa, Francoren Espainia. Duela urte batzuk Barro rojo ikusi genuen, gaztelaniaz, Egile Berririk Onenaren kategorian Max Sarietarako hautagaia izendatu zutena. Gainera, pieza horrek Indifest 2016 jaialdiko Ikuskizunik Onenaren saria lortu zuen eta baita Urrezko Hiruki Saria 2016 (Ehgam).
Estreinaldia urtarrilaren 15ean Bilboko Arriaga Antzokian.