Denboraldiak hazten jarraitzen du, eta eskenakide diren konpainiek genero, hizkuntza eta begirada askotarikoak zeharkatzen dituzten ikuskizunak plazaratzen jarraitzen dute. Klasikoen berrirakurketatik sorkuntza garaikidera, tragicomediatik dantzara edota dramaturgia hibridoetara, datozen estreinaldiek gaur egungo euskal eszenaren mapa bizia marrazten dute. Bigarren atal honek hurrengo hilabeteetan taularatuko diren proposamen berriak biltzen ditu, sorkuntzarako urte bereziki emankorra dela berresten dutenak.
Tartean Teatroa – Kandida

Sorkuntza prozesuan Harrobia Eskenatik igaro ondoren, Tartean Teatroak Kandida aurkezten du; Patxo Telleriak idatzi eta zuzendutako pieza berria, fikzioaren eta egiaren arteko mugak aztertzen dituena. Klara Balzes idazle gaztearen bidez —arrakastaren eta bere kontraesanen aurrean— lanak galdera deserosoak irekitzen ditu: zintzotasun artistikoa, identitatea eta oportunismoa, literaturaren zein arte eszenikoen munduan.
Egilea eta zuzendaritza: Patxo Tellería
Antzezleak: Miren Gaztañaga, Nerea Mazo y Mikel Martínez.
Estreinaldia: otsailaren 3 eta 4an, Teatro Arriaga Antzokian
Gazte Konpainia P6 – El despertar de la primavera

Gazte Konpainiaren belaunaldi berriak antzerki modernoaren klasiko ezinbesteko bati heltzen dio. Bertsio honek gaztaroa jartzen du erdigunean: gatazka, desira eta aurkikuntzaren lurralde gisa, belaunaldi berriek bizi duten presio sozial eta emozionala arakatuz. Lengoaia fisiko eta zuzena erabiliz, testu originalaren indarra gaur egungo begirada batekin uztartu nahi du proposamenak.
Frank Wedekinden testua etorkizun hurbil batera eramaten duen egokitzapen honetan, Europan eta AEBetan indartzen ari diren eskuin muturreko joerek boterea lortu dute. Testuinguru teknologiko batean, errepresio moral, sozial eta sexual gero eta handiagoa ageri da; XX. mendeko aurrerapen nagusiak —adierazpen askatasuna, feminismoa, heziketa sexuala, aniztasuna edo autonomia indibiduala— pixkanaka higatu dira ordenaren eta segurtasunaren izenean. Testuinguru distopiko horretan, lanak gaurkotasun kezkagarriz erakusten ditu pentsamendu askea isilaraztearen ondorioak.
Bertsioa eta Zuzendaritza: Adriana Laespada
Antzezleak: Unai Arrieta, Mikel González, Oier Agirre, Carlota García, Paula Polo, Laura Meabe, Teo Maiztegui.
Estreinaldia: martxoaren 11n, Teatro Arriaga Antzokian. Martxotik aurrera, Pabellón Nº6en.
Txalo Produkzioak – Trajea

Txalo Produkzioak Trajea lanarekin itzuli da: umorea, erritmoa eta gizarte-konbentzioen inguruko begirada kritikoa uztartzen dituen proposamena. Egoera arruntak muturreraino eramanez, piezak publikoaren eta pribatuaren arteko maskarak aztertzen ditu, identitatearekin eta itxurarekin jolastuz, dramaturgia arin eta hurbil baten bidez.
Zuzendaritza: Begoña Bilbao
Testua: Juan Cavestany
Antzezleak: Joseba Apaolaza Asier Hormaza.
Dagoeneko estreinatua: otsailaren 26tik martxoaren 1era, Teatro Principal Antzokian
Tanttaka Teatroa – Lluites i Metamorfosis d’una Donna

Ama baten eraldaketa heroikoari buruzko proiektu autobiografiko handinahia. Édouard Louis idazlea boterearen aurrean ahots zorrotza bihurtu da; bere bizipen pertsonalak salaketa eta katarsi bihurtzen ditu, estilo berezi eta ahots bereizgarri batekin. Lan honetan, bere proiektu autobiografikoaren ildoari jarraituz, amaren figurari begiratzen dio bereziki.
Egilea: ÉDOUARD LOUIS
Zuzendaritza: FERNANDO BERNUÉS
Antzezleak: JAUME MADAULA EVA TRANCÓN
Tanttaka Teatroa – Mi suicidio (El Pesimismo Alegre)

Mi suicidio lanean, Henri Roordak bizitzaren, maitasunaren, gizartearen eta plazeraren inguruko galdera funtsezkoak jorratzen ditu, bere amaiera prestatzen duen bitartean. “El pesimismo alegre” izenburupean sortutako testu existentzialista honek edertasunarekiko lotura eta bizitzaren kontraesanak aztertzen ditu, tonu zorrotz baina argitsu batekin.
Estreinaldia: otsailaren 19an, Teatro Félix Petiten (Gasteiz)
Hika Teatroa – MakilHotsak

HIKA Teatroaren eta Oinkari Dantza Taldearen arteko elkarlanetik sortua, MakilHotsak lanak makilen soinua, gorputzen erritmoa eta lurrari lotutako mugimendua uztartzen ditu hizkuntza eszeniko propio bat eraikitzeko. Tradiziotik abiatu arren, gaur egungo begirada batetik sortutako dantza garaikideko esperientzia da, indarra, memoria eta adierazpen kolektiboa lotzen dituena. Gatazkatik adierazpenera, borrokatik elkarrizketara, soinutik dantzara doan ibilbide fisiko eta sinbolikoa proposatzen du.
Estreinaldia: 2026ko ekainean.
