Eskenak 30 urte bete ditu, eta gure modura ospatuko dugu: eszenan. Abenduaren 10ean, Harrobia Eskenak sektorearen ibilbide kolektiboa ospatzeko, erakundeen eta kultur eragileen konplizitatea eskertzeko eta gure arte eszenikoen indarra aldarrikatzeko sortutako gala hartuko du. Baina, batez ere, jaia eta ospakizuna izango da: hiru hamarkadetan elkarrekin eraiki duguna brindatzeko, berriz elkartzeko eta elkarrekin gozatzeko topaketa.
Proposamena parte-hartzailea eta dinamikoa izango da, Hika Teatroak sortutako planteamendu artistikoari jarraituz, eta Agurtzane Intxaurragak zuzenduta.
PARTE-HARTZAILEAK:
Dantza: Denis Martínez, Oihana Vesga.
Zirkoa: Xabi Larrea.
Maskara-antzerkia: Eriz Alberdi.
Testu-antzerkia: Patxo Telleria, Mikel Martinez.
Kantua: Demode Quartet, Klara Mendizabal.
Musika: Iñar Sastre.
Inproa: Juanjo Otero, Iñaki Maruri.
Antzerki fisikoa: Miren Gaztañaga, Miren Gojenola.

