‘Etxerik Txikiena’ haur iheslariek bizi duten ziurgabetasunaz hitz egiten du. ‘Leihoak’ gure haurren irudimena piztu nahi du. ‘Alpha’ gure beldur unibertsalei buruz barre egin nahi du. ‘Lubaki Lainotsua’ munduaren ikuspegi ezberdinez begiratu egin nahi du. ‘Piraten Istorio bat’ umorearen bidez adiskidetasunari buruz hitz egiten du. ‘Zuhaitzak landatzen zituen gizona’ naturaren ulermena eta gizakiaren indar sortzailea ipuin baten bidez kontatu nahi du. Eta ‘Gazte’ dantza plazaratzen du, ez al da jendea dantzara hurbildu eta gure kaleak biziarazteko modu ederra? GURE FAMILIAREKIN ANTZERKIRA JOATEA ASKOZ HOBEA DA.
1. LA CASA MÁS PEQUEÑA / ETXERIK TXIKIENA [Yarleku Teatroa]
‘Baliteke besarkada bat izatea etxerik txikiena.’ Azken urteetako drama ikusezin bati buruzko istorio hunkigarri bat bilatzen baduzue, istorio ideala aurkitu duzue. Obra honek haur iheslariek bizi duten ziurgabetasunaz hitz egiten du; euren sorlekua utzi behar dute norakoa zein duten eta egoera horietan pertsonen arteko harremanek zer garrantzi duten jakin gabe.
6 urtetik aurrera gomendatutako ikuskizuna.
Hurrengo geltokiak:
2021eko azaroaren 7an Arriola Antzokian (Elorrio)
2. LEIHOAK/VENTANAS [Teatro Paraíso] ESTREINALDIA *Eskenakide
‘Uniko’, 2020ko Teatro Paraisoko proposamena, Max Sarietan finalista izatea lortu zuen ‘Haur edo Familia ikuskizun onenaren’ kategorian. Orain, Paraiso indartsu dator berriz bere ekoizpen eszeniko berriarekin. Emakume bat aspertuta eta atsekabetuta dago bere etxean, leihotik begira geratzen da eta leihoaren lurrunaren gainean marrazten hasten da. ‘Gauaren itzalen artean dantzari baten silueta agertzen da, leihoaren isla itsas kosmos bihurtzen duena, ilargiaren argitan dantzan ari diren bere beso loretsuekin.’
ESTREINALDIA 2021EKO AZAROAREN 20AN FEDERICO GARCÍA LORCA ANTZOKIAN (GASTEIZ).
6 urtetik aurrera gomendatutako ikuskizuna..
3. ALPHA [GANSO & CIA]
“Ikusten dugun guztia amets baten barne dagoen ametsa baino ez da.”, esaten zuen Edgar Allan Poe. Eta , ‘Alpha’, Ganso & Ciaren testurik gabeko ikuskizunak zerikusi handia du, kontzientziatik ametsen mundura igarotzeko une hori isladatzen du. Bere fantasien biktima den pertsonai baten bizipen komikoak kontatzen dizkigu, beldur eta sentimendu unibertsalei buruz barre egiteko aukera eskainiz.
6 urtetik aurrera gomendatutako ikuskizuna.
Hurrengo geltokiak:
2021eko urriaren 24an Muxikebarrin (Getxo)
2021eko azaroaren 20an Biteri Kultur Etxean (Hernani)
4. GAZTE [HIKA TEATROA / OINKARI DANTZA TALDEA] *Eskenakide
Publiko guztiari zuzendutako dantza ikuskizuna, gazteekin eta gazteek sortua. Estetika eta lengoaia propio baten bila jarraitzeko asmoak eraginda, ikuskizunak Euskal Dantza abiapuntu izanda, Dantza Garaikidea eta garaiko dantza modernoak eta gorputz mugimendua uztartuko ditu, ahotsari eta testuari ere tokia utzita. Dantza garaikidea bultzatzeko ikuskizun ezin hobea.
KALEKO DANTZA IKUSKIZUNA
5. LUBAKI LAINOTSUA [ATX TEATROA]
“Lubaki Lainotsua” ATX Teatroa konpainiaren hamargarren ikuskizuna da, Kaskarot edo Tomiris bezalako arrakasten ondoren. ‘Lubaki Lainotsua’-n ekintza gerra-eszenatoki batean garatzen da, non ez dagoen batailarik eta ez dago etsairik. Bat-batean, zorioneko (edo zoritxarreko) egun batean, soldaduaren mundua hankaz gora jarriko dauan gutuna ailegatzen jako postari gazte baten eskutik.
Hurrengo emanaldiak hauek izango dira:
Urriaren 21a, Bilbo
Urriak 24, Oñati
Azaroak 18, Hernani
Azaroaren 25a, Donostia
Informazio gehiago: https://atxteatroa.eus/lubakilainotsua /
6. PIRATEN ISTORIO BAT / UNA HISTORIA DE PIRATAS [ERRE PRODUKZIOAK] * Eskenakide
Erre Produkzioak konpainiaren azken abentura loro batekin, ezpata batzuekin eta piraten bandera batekin dator. Testurik gabeko ikuskizuna, ‘Piraten Istorio Bat ‘, adiskidetasunari buruz hitz egiten duen istorio dibertigarria da. Umorea, arintasun eszenikoa eta deskaxantsuenak ziurtatuta daude.
Hurrengo emanadia:
Azaroak 20, Donostia (Centro Cultural Aiete)
7. EL HOMBRE QUE PLANTABA ÁRBOLES [TEATRO GORAKADA] *Eskenakide
Teatro Gorakadak, lehen aldiz, Juan Gionoren beharrezko istorioa dakarkigu: El hombre que plantaba árboles/Zuhaitzak Landatzen Zituen Gizona ‘. Antzezlan honetan, bakardadean bete-betean sartuta dauden bi gizon ikusiko ditugu beren buruekin adiskidetzen. eta, atzean, Europaren historiako gorabeherak, bi mundu-gerrak, kontzientzia ekologikoaren sorrera, politikaren diskurtso hutsala… Hori dena, naturarekiko ulermenetik, gizakiaren indar sortzailetik eta zehaztasun txikiekiko maitasunetik kontatuta.
Hurrengo emanaldiak:
Urriak 24, Principal Antzokian (Gasteiz)
Urriak 31, Herriko Antzokian (Elgoibar)