Interpretazio-ikastaro trinko bat da eta egia eszenikoaren bilaketa du ardatz. Joko-dekalogo interpretatibo eta dramaturgiko baten bidez antzerki-testu batekin eszenan nola egon/izan daitekeen erakusten da. Txekhov-en Gereziondoen baratzea eta Hiru ahizpak lanen bidez aztertuko dugu nola hurbil diezaiokegun pieza gaur egungo ikusleari eta zein diren XIX. mendeko dramaturgoarekin ditugun zuzeneko loturak.
Parte-hartzaile interpretariek Gereziondoen baratzea eta Hiru ahizpak lanen bizpahiru minutuko monologo bat ekarriko dute eta bigarren saiotik aurrera beste kide batekin aukeratuko duten obra bereko eszena bat landu beharko dute.
Parte-hartzaile dramaturgoen talde txiki batek jarraituko ditu saioak eta Rigolaren irizpide pedagogikotik abiatuta parte hartuko dute, taldearen arabera.
Astebete izango da Hertbreak Hotel / Àlex Rigola konpainiaren metodologia interpretatiboan sartzeko eta azken urteotan konpainiaren saioetan gauzak nola prestatzen diren esperimentatzeko.
OINARRIZKO INFORMAZIOA:
Egunak: 2021eko abenduaren 20tik 24ra.
Ordutegia: 10:00etatik 15:00etara.
Ordu kopurua: 25 h.
Lekua: Donostiako Victoria Eugenia Antzokiko dantza-aretoa.
Kokapena eta sarbideak: https://www.victoriaeugenia.eus/teatro/accesos_contacto.php.
Hizkuntza: Tailerra gaztelaniaz emango da. Eskatzaileak euskaraz edo gaztelaniaz izango du harremana antolatzaileekin, bere aukeran.
Interpretazio modalitatea:
Gehieneko kopurua: 14 parte-hartzaile.
Prezioa: 190 € (EABko bazkideentzat: 150 €)
Dramaturgiako modalitatea:
Gehieneko kopurua: 6 parte-hartzaile.
Prezioa: 100 €
Eskaerak hartzeko epea: abenduaren 6ra arte (egun hori barne).
Noiz argitaratuko da hautatuen zerrenda? Abenduaren 10ean.
Informazio gehiago: 946 733 518. info@eskena.org.
Izen-emate prozedura:
– Eskaera bidaltzean, baieztapen mezu bat jasoko duzu. Jaso ezean, mesedez, jarri harremanetan informazioarekin.
– Abenduaren 10ean onartuen zerrenda argitaratuko da gure webgunean, eta posta bat bidaliko zaie hautatuei matrikula egin dezaten.
Matrikulari buruzkoak:
– LABORAL KUTXAren honako kontu-zenbaki honetan ordaindu beharko da tailerraren zenbatekoa: IBAN ES07 3035 0015 01 0150012128 Eskenaren izenean, “Rigola Tailerra” kontzeptua adieraziz, eta norberaren izen-abizenak.
– Posta elektronikoz bidali beharko dira ordainagiria eta eskaneatutako NANa abenduaren 10etik 16ra bitarte info@eskena.org helbidera.
– GARRANTZIZKOA: Plaza ziurtatzeko, ezarritako epean egin behar da diru-sarrera; ez bada egiten, itxarote-zerrendako hurrengo eskatzaileak hartuko du plaza.
Izena emateko formularioak: https://bit.ly/30jOJDA