GNP Producciones, Clásicos Contemporáneos eta Hika Teatroak ‘Seda’ estreinatuko dute martxoaren 16an, dFeria Arte Eszenikoen Jaialdian (Donostia). Ikuskizunaren protagonistak Chema del Barco, Anibal Soto, Mi Hoa Lee, Charo Sojo, Josu Eguskiza eta zuzendaria Juan Carlos Rubio da Hitzordua Antzoki Zaharrean izango da 18:00etan.
XIX. mendearen erdialdean, Hervé Joncour aukeratu zuten misio harrigarri baterako: zeta-harraren arrautzak munduko lekurik urrunenetik ekartzea, hots, Japoniatik. Lavilledieu, emaztearekin lasai bizi den herri txikia, bidaiaren arrakastaren mende dago. Noski, grinaren sugarrak espedizio komertzial soil bat bizitza ulertzeko modu berri bihurtzen du, eta ustez, ez zuen bere nortasunaren alderdi batekin lotzen du. Izan ere, benetako ZETA hatzen artean sentitzen denean, zaila da magiari ihes egitea.
HAIEI BURUZ
Hika Teatroa ia hogeita hamar ikuskizunen arduraduna da, eta, besteak beste, ‘Txarriboda” (Zuzendaritza Hoberenari saria Garnacha de Haroko XXI Antzerki Lehiaketa), ‘Kuaderno Zuria’ eta ‘Tonbola’ (kaleko kabaret poetikoa) nabarmentzen dira. 80ko hamarkadaren amaieratik jardunean dagoen euskal konpainia sendoenetako bat da.
Clásicos Contemporáneos bere izenari ohore egiten diote ‘El Eunuco’, ‘Otelo’ eta ‘La comedia de la cestita’ ekoiztu ostean. Josu Egurkizak 2010ean sortu zuen konpainia, hainbat aktore eta antzerkigilerekin batera, antzerkirako garai zailei aurre egiteko.
GNP Produccionesek, bere aldetik, ikuskizun arrakastatsuak ekoitzi ditu, ‘¡Ay, Carmela!’ edota Aliciaren bertsio alternatibo bat “Alizia” titulua laburtuz. GNP Producciones enpresan ikuskizunak eta birak ekoizteaz, espazioak kudeatzeaz eta ekitaldiak eta jaialdiak antolatzeaz ere arduratzen dira.