- ekitaldia hau amaitu da.
“XOCOLAT” – CENTRO SAROBE – (URNIETA)
17 azaroa, 2019 6:00 pm
Ekitaldi nabigazioa
Espazio garbi eta perfektu batean materia bitxi bat sortzen da: txokolate-tabletak. Bertan bizi da tokiko errutina eta ordenarekin pozik bizi den emakume bat. Ezustean iritsiko den lagun kanporakoi, dibertigarri eta oldarkorrak hankaz gora jarriko du hasierako unibertso aseptikoa.
Egun batean, bi pertsonaiek beren begiradak gurutzatuko dituzte ezohiko gauza bat egitearekin batera: txokolatea probatzea, dastatzea, gozatzea! Honela, materia beren ahoetara erortzen den bitartean, beren begiek gozamena islatuko dute eta beren soinekoak sentipenez beteko dira.
Bat-batean, dena aldatuko da! Elkarrekin hegan egingo dute txokolatea esku artean dutela, usain gozoek mundua betetzen duten eta denbora eteten duten bitartean, materiarekin ikertzeak eta jostatzeak dakarren gozamena dastatu ahal izateko.
Bizitzeko gozamenari, irudimenari eta ikus-minari eskainitako kanta.
FITXA ARTISTIKOA
- Antzezleak: Rosa A. García, Maitane Goñi
- Eszenografia eta Jantziak: Elisa Sanz, Teatro Paraíso
- Eszenografiaren sorrera: Luis Martioda, Tomás Fdez. Alonso, Utillería-Atrezzo S.L.
- Argiztapenaren diseinua: Miki Arbizu
- Argazkiak: Aitor Audicana
- Musika hautaketa: Ramón Molins
- Produkzioa: Teatro Paraíso
- Dramaturgia: Ramón Molins, Rosa A. Garcia
- Zuzendaria: Ramón Molins