- ekitaldia hau amaitu da.
“¿COMO VENDER LA MUERTE? – PABELLÓN 6 – (BILBAO)
15 abendua, 2018 8:00 pm
Ekitaldi nabigazioa
“Gorenetik patetikora pauso bat baino besterik ez dago”
– Napoleón Bonaparte
– Eduardo Gasset.
Ongi Etorriak Gasset Agentziara. Gaur, gure bete-beteko agendatik bezero bat aukeratuko dugu, gure ikusle konplize zaretenoi, publizitate-agentzia baten barruan gertatzen diren sekretuak eta amarruak erakusteko.
Baina jakina, hau Gasset Agentzia da. Eta hemen, Ni eta nire Zirkunstantzia gara. Beraz, ez ezazue inolako emaitzarik espero, komedia baino beste. Ez gaitzazue geure artean elkar laguntzen ikustea espero, geure etsaien artean elkarren kontra borrokan gabiltzala ikustea errezagoa izan bait daiteke. Ez ezazue antzezlan konbentzionalik espero, hemen ez baitugu laugarren paretik.
Barre egiteko, zerbait ikasteko, hausnartzeko esperoan etor zaitezte. Baina ez ezazue espero, inolako mezurik helaraziko dizuegunik. Izan ere, etikarekiko eta moralarekiko eztabaidak ez baitira hasten, gure patrikak beteta izan arte.
Eta, jakina, hori ez da gure kasua.
Ongi etorriak Gasset publizitatearen infernuko Agentziara.
Goza dezazuen espero dugu.
FITXA ARTISTIKOA
- Testua: David Caíña.
- Antzesleak: Aitor Fernandino/Gorka Mínguez, Grace Doniz, Josu Angulo, Sara Barroeta, Alex de la Peña, Aitor Borobia, Iñaki Urrutia.
- Espazio eszenikoa: ERRE.
- Argiak: Arantza Heredia.
- Jantziak: Zapatitos de Charol.
- Zuzendaritza: David Caíña y Gorka Mínguez.