- ekitaldia hau amaitu da.
“ÚLTIMO TREN A TREBLINKA” – AMAIA KZ – (IRUN)
9 otsaila, 2019 8:00 pm
Ekitaldi nabigazioa
Historia 1942ko abuztuan gertatzen da Varsobian. Umezurztegi bat, 200 haur judutarren bizilekua. Janusz Kòrczak mediku eta pedagogoak, hango buru zelarik, haur-errepublika zinezko bat sortu zuen bere laguntzaile min Stefania Wilzynskarekin batera.. Haurrekin eskuz esku jardunez, konstituzio bat sortu zuen, bere lege, araudiekin, bai eta bere zigor-kodearekin ere. Ikus-entzuleek parte hartuko dute horretan, beren ohe-literetan egongo baitira, umezurztegiaren azken egunean, eta hartara parte hartuko dute barne-antolamenduan, eguneroko errutinan, hango beldur eta alaitasunetan…
Ikus-entzuleak epaiketa baten lekuko izango dira, non jakinarazpen izugarri batek amaiera emango baitie hango ametsei, bizitzari: umezurztegitik alde egin behar dute, eta tren bat hartu, Treblinkako kontzentrazio-esparrura eramango dituen trena.
Fitxa artistikoa
- Autorea: Ana Pimenta
- Testua: Patxo Telleria
- Banaketa: Alfonso Torregrosa, Maiken Beitia, Eneko Sagardoy, Gorka Martin, Tania Martin, Nerea Elizalde, Jon Casamayor, Mikel Laskurain, Kepa Errasti
- Zuzendaritza: Mireia Gabilondo
- Zuzendari laguntzailea: Kepa Errasti
- Argiztapena: Andoni Mendizabal
- Argien diseinua: Xabier Lozano
- Zuzendaritza teknikoa eta soinuztapena: Iñigo Lacasa
- Musika eta soinu gunea: Iñaki Salvador
- Jantzigintza: Ana Turrillas
- Atrezzoa: Julia Gysling
- Eszenografia: Fernando Bernués