- ekitaldia hau amaitu da.
“SISIFOREN PAPERAK” – TEATRO GAYARRE ANTZOKIA – (PAMPLONA)
19 maiatza, 2021 7:00 pm
Ekitaldi nabigazioa
SARRERAK EROSI – SISIFOREN PAPERAK
Antzezlaneko pertsonaietako batek dioen moduan, egunkari bat «Gerra eta Bakea bezalakoa da, baina txikian». Egunero iraungitzen den eleberri amaigabea. Munduko kaosa lau zutabetan estututa. Ez da harritzekoa bokazioak bultzatuta aritzea, kazetariena ezinezko misioa baita: egunkariko erredakzioan prekarietateari eta etsipenari aurre egiten diete eta erloju kontra dihardute zehaztasunaren eta egiatasunaren alde; bien bitartean, botereak hariak mugitzen ditu informazioa kontrolatzen saiatzeko. Ikertzea eta galdetzea kazetariaren zeregina da, baina, zer gertatuko litzateke egoera aldatu eta galdekatutakoa kazetaria bera balitz?
“Egunkaria auzian” libreki inspiratutako antzezlana, kazetaritzari eta bidegabeki itxi dituzten komunikabideei egindako omenaldia.
Fitxa artistikoa
- Egilea: Harkaitz Cano.
- Interpreteak: Anjel Alkain, Iñigo Azpitarte, Kepa Errasti, Mireia Gabilondo/Aizpea Goenaga, Olaia Gil, Asier Hernandez, Asier Hormaza, Mikel Losada, Iñaki Rikarte, Alexandru Stanciu, Dorleta Urretabizkaia.
- Zuzeneko musika: Ikerne Giménez.
- Zuzendaritza: Fernando Bernués.
- Zuzendaritza adjuntua: Kike Díaz de Rada.
- Zuzendaritza laguntzaile: Sara Cózar.
- Eszenografia: Ikerne Giménez.
- Jantzitegia: Ana Turrillas.
- Argiztapen eta ikusentzutezko diseinua: David Bernués.
- Koordinazio teknikoa: Acrónica Producciones.
- Eszenografia eraikuntza: Mambo Decorados.
- Errejiduria: Alexandru Stanciu.
- Argazkilaritza: Mikel Blasco.
- Administraritza: Maite Gorrotxategi.
- Ekoizpen exekutiboa: Teatro Arriaga.
- Ekoizpen Zuzendaritza: Ane Antoñanzas.
- Ekoizpena: Nagore Plazaola.
- Koprodukzioa: ANTZERKIZ (Teatro Arriaga de Bilbao/Teatro Principal de Vitoria-Gasteiz/Teatro Victoria Eugenia de San Sebastián), CDN-Centro Dramático Nacional.