
- ekitaldia hau amaitu da.
“SENTA” – PLAZA DEL ARRIAGA – (BILBAO)
29 ekaina, 2022 10:00 pm
Ekitaldi nabigazioa

HORTZMUGA TEATROA & DEABRU BELTZAK (Euskal Herria) – “SENTA. A LA DERIVA”
- Kaleko antzerkia (50 min).
- Adin guztietako ikusleentzat.
Laburpena
SENTA, mamu ontziaren buru eta gidari, iparra galduta dabil. Ez daki non dagoen, ezta norantz nabigatzen duen ere; amorru bizian marru eginez noraezean dabil. Egun batean, tripulazioaren agintea hartzea erabakiko du, munduari indarrez kantatzeko. Oraingoan, berak erabakiko baitu noragabean ibiltzea; noraezean baina duintasunez.
Izan ere, batzuetan ez dago kairik porturatzeko, ezta orekaz tinko mantenduko gaituen lur sendorik zapaltzeko ere. Baina bizitza maitatu eta ospatu behar dugu eta, suzko kantuz, gure atsekabea abestu.
Ikuskizun ibiltaria, musikala eta antzerkiratua. Gaubelak gozatzeko kaleko opera miresgarria.
Konpainiari buruz
Hortzmuga Teatroa 1989an Bilbon sortutako kale-antzerki konpainia da. Geroztik, hogeita hamar ekoizpenetik gora eta nazioarteko hamaika ekitaldi handi sortu ostean, erreferentziako konpainietako bat bezala finkatu da euskal arte eszenikoen alorrean.
Konpainiak ikuslegoaren barrenak mugiaraztea eta euren kontzientziak astintzea du helburu, testuinguru soziala kritikatuz eta aztertuz, beren jakin-mina piztuz. Eszenan duen bat-batekotasunak esperientzia eraldatzailea sortu nahi du, publikoa axolagabe utziko ez duen bidaia emozionala eskainiaz.
2009ko Euskarazko Antzerki Autore Onenaren MAX Saria, 2014ko Umore Azokako Ohorezko Saria eta 2003ko Euskal Antzerki-ikuskizunik onenaren Umore Azoka Saria.
Deabru Beltzak 1996an jaio zen Euskal Herrian, kaleko antzerkiarekiko grina bera zuten antzezlari batzuen artean. Ikusleak jokoaren erdigunean kokatzen dituzten ikuskizun ibiltarien diseinuan nazioartean aintzatetsia, konpainiak 5.000 emanaldi baino gehiago daramatza Estatuan eta munduan. Are gehiago, hogeita hamar agertoki berezi ingurutan antzezteaz gain, nazioarteko jaialdi handienentzako ekoizpen paregabe ugari sortu ditu.
Iurretako Kalez-Kale jaialdiko zuzendaritzaren buru izateaz gain, nazioarteko izen handiko hainbat diseinatzailerekin lan egin du; hala nola, Groupe F, Franco Dragonne, Cies Générik Vapeur, Oposito, Les Commandos Percu eta Ulik, besteak beste.
2021eko Kaleko Ikuskizun Onenaren Max Saria.
Fitxa artistikoa
- Ezenaratzea: Raúl Cancelo / Garbitxu.
- Abeslaria eta antzezle nagusia: Saioa Mcash.
- Gitarra-jotzailea: Nagore M. Jauregi.
- Perkusio-jotzaileak eta antzezleak: Zesar A. Ogara; Rubén Sastre; Dario Campos; Alexander Alonso; Iker Barrientos; Erlantz Eizmendi.
- Musika-zuzendaritza: Ibon Aguirre.
- Musika konposizioa: Jon Aguirrezabalaga.
- Eszenografía: Hortzmuga Teatroa, Óscar de Paz.
- Jantziak: Inma Gómez
- Makillajea: Deabru Beltzak y Alicia Suárez.
- Instrumentuen diseinua: Deabru Beltzak.
- Efektu bereziak: Zesar A. Ogara.
- Ekoizpena: Nerea Lorente.