
- ekitaldia hau amaitu da.
“SAGASTITARRAK” – ANTZOKI ZAHARRA – (DONOSTIA)
19 abuztua, 2022 8:00 pm
Ekitaldi nabigazioa

SARRERAK EROSI – SAGASTITARRAK
Sagastitarrenean –goi burgesiako familia– alabarekin ez da giro. Ane giza ekintzaile feministak bere lehen abizenaren ordez amarena jartzea erabaki du: “Patriarkatuarekin ez dugu amaituko mundura ekarri gaituen amaren abizena hartzen ez dugun bitartean”. Anton Sagasti familia buruarentzat ulertezina da eskualdean tradizio handikoa den Sagasti abizena aldatu nahi izatea. Horregatik, amarru eta martingala guztiak erabiliko ditu Anek abizena aldatzeko asmoa bertan behera utz dezan.
Fitxa artistikoa
- Egilea: Ramón Madaula.
- Zuzendaria: Begoña Bilbao Lejarzegi.
- Aktoreak: Koldo Olabarri, Joseba Apaolaza, Ainhoa Etxebarria.