- ekitaldia hau amaitu da.
“PSIKE” – PLAZA SANTA EUGENIA – (GETXO)
25 ekaina, 2022 10:00 pm
Ekitaldi nabigazioa
PSIKE, bidaia harrigarria gure ametsak, oroitzapenak, fantasiak eta kontraesanak pausatzen diren barne-leku batera. Pertsonaia bat bere buruan sartzen. Barneko leku horretan, izan uste dugunaren eta gutaz ez dakigunaren arteko gatazkarekin jolasten dugu. Istorio honetako protagonistari onartua izateko beharrak eragiten dio. Guztiok konpartitu dezakegu bizi-gatazka hori. Pentsamenduen geografian ibiltzea fikzio hutsa da, baina antzerkiak sinesgarri egiten du, ikusizko interesarekin eta umorearekin. Ikuskizun honek gizakiaren urrakortasuna eta hauskortasuna erakusten ditu. Baina geruza gehiago daude, eta bakoitzak bere zerbait deskubrituko du, barruan durundi egiten duena. Heroiaren bidaia azpimundurantz. Itzultzean, bere odiseak aldaketa bat eragin du: katarsia.
- Adina: 18 urtetik gorakoak
- Hizkuntza: euskara