- ekitaldia hau amaitu da.
“PORNO VERSUS AFRODITA” – HERRI ANTZOKIA – (ORDIZIA)
4 martxoa, 2021 7:00 pm
Ekitaldi nabigazioa
Soinu-proba. Azken kontzertua Gaztetxean. Gaztetxea ixtera doa. Gazteak heldu zaizkigu eta ez dago inor lekukoa hartzeko prest. Taldearen azken kontzertua ere bada. Seme-alabek, lanek, nekeak, gain hartu dute. Soinu-proba Aurrera doan heinean, taldekideen eta euren inguruko ume eta gazteen bultzada, galdera eta pasioen argazki musikala, zuzeneko bideoklipa, izango dugu zentzuen aurrean. Desioaren arrazionalizazioa, erabakitze-ezintasuna, harri orri ar, gorputza eta aurpegiaren gainerakusketa obszenoa, tabuak, fantasia, proiekzio eta ensoñazioak, generoa eta zenbakia. Rap, trap eta rocka. Gu eta eurak. Analogikoa eta digitala. Pornoa eta Afrodita. Askatasun sexuala ala neoliberalismo sexuala? Ase ezintasuna. Eta guztia zeharkatzen, blai egiten, Musika.
Konpainia
Izango da antzerkia, izango da Musika, izango da barre-algara, mina, pasioa, haragia, odola. Izango da rock and rolla.
Zubi deialdiaren bultzadarekin “Inondik Inora” proiektu kuttuna aurrera ateratzako sortu zen ekimena da BenetanBe. Sortzen zaizkigun galdera, zirrara eta beharren aurrean hausnarketarako sormen-gunea izateko indarragaz jaio zaigu.
“Porno vs Afrodita (edo I ♥#gorkaurbizu)” gure bigarren ikuskizuna ekartzen dizuegu oraingo honetan. Ikusle gazte eta ez horren gazte, heldu eta oraindik heltzear daudenentzat sortu dugu. Hainbat zalantza, grina, ezintasun eta aseezintasun elkarrekin partekatzeko.