- ekitaldia hau amaitu da.
“PANOLI KABARETA” – GABRIEL ZELAIA PLAZA – (DONOSTIA)
23 ekaina, 2022 7:00 pm
Ekitaldi nabigazioa
“Artista izan nahi zuten. Autolaguntza liburu bat irakurri zuten. Esperientziarik izan ez arren, beraiengan konfiantza izatea erabaki zuten. Autoestimu gaindosi horren emaitza da Panoli Kabareta. Zirku edota vodevil-aren historian ez dira oroituak izango, baina behintzat barre batzuk botako ditugu”.
COVID-19 garaian sortutako kale antzerki ikuskizuna da Panoli Kabareta. GANSO&Cia eta Cecilia Paganiniren ikuskizunen eszena onenetakoak abiapuntu bezala hartuta sortutako proposamena (jatorrizkoekin edozein antz txiripa hutsa da). Umorea ardatz duen zirku parodia, ikusle guztientzat eta bereziki pertsonentzat.
Fitxa artistikoa
- Zuzendaria: Gorka Ganso
- Aktoreak: Gorka Ganso, Cecilia Paganini
- Konpainia: GANSO&CIA
- Banaketa: Portal71