- ekitaldia hau amaitu da.
“PALABRAS ENCADENADAS” – TEATRO PRINCIPAL – (DONOSTIA)
28 ekaina, 2020 7:00 pm
Ekitaldi nabigazioa
Palabras encadenadas, hala irakurri nahi bada, psikopata baten eta haren krimenen historia da. Existitu al dira benetan? Egin nahi zuen krimen bakarraren saiakera izan al dira? Ala broma makabro baten parte besterik ez dira? Eta eromenaren eta zuhurtziaren arteko muga zehazteko ezina ere ageri du, borreroaren eta biktimaren artekoa. Jakituria handiz, Galceránek zehatz-mehatz eraikitzen du pieza, informazioa tentuz neurtuz, pertsonaiak elkarrekin lotzen dituzten benetako harremanez ohartuz joan gaitezen. Urratsez urrats, historia konplexuagotuz doa, eta, egia berri bat agertu orduko, auzitan jartzen da, halako moldez non beste ziurgabetasun bat sortzen baita. Proposamen moral sinple bat izan zitekeena giza izateari buruzko galdera anbiguo batek galgatuta geratzen da. Torturatzailea ala torturatua izatea rol bat ala bestea hautatzeko ahala izatean datza, eta nahikoa baliabide izatean, rol hori behar bezala jokatzeko.
FITXA ARTISTIKOA
Egilea: Jordi Galcerán
Zuzendaria: Domingo Cruz
Antzezleak: David Gutiérrez y Beatriz Rico