- ekitaldia hau amaitu da.
“EL NOVIO DE ESPAÑA” – PRINCIPAL ANTZOKIA – (GASTEIZ)
5 abuztua 7:00 pm
Ekitaldi nabigazioa
Juan Carlos Rubio musikazko komedia batekin datorkigu berriro, En Tierra extraña eta gero. Lan hura 1936ko Espainia errepublikanoari buruzko trilogia musikalaren lehen kapitulua izan zen; Gerra Zibilak eztanda egin berriak harri eta zur utzi zituen Concha Piquer, Rafael de León, Federico García Lorca eta beste hainbat.
Bigarren atal honetan ere elementu errealak –historikoak– eta asmatuak uztartzen ditu egileak. 1952ko gau batean, Violetas imperiales filmaren errodaje-platoan, Luis Mariano euskal abeslari ospetsuak Carmen Sevillari ezkontzea eskatzea erabaki zuen, hartara bere egoera “normalizatze” aldera. Izan ere, horrela isilarazi egin ahal lituzke bere sexualitateari buruzko zurrumurruak, eta baita gurasoak (Frantzian erbestean, Errepublikaren aldekoak baitziren) Espainiara itzularaztea ere. Carmen Sevillak ez du interesez ezkondu nahi, baina adiskide du Luis Mariano, eta hari laguntzea erabaki du.
Erbesteari buruz hausnartzera gonbidatzen gaitu antzezlan honek, baita frankismo garaiko askatasun ezari buruz ere, askatasun politikoen zein maitasunaren eta sentimenduen alorreko askatasun ezaren inguruan.
Fitxa artistikoa:
- Artistak: Christian Escuredo, Carmen Raigón, Didac Flores y Carmen Morales
- Egilea: Zuzendaria eta egilea: Juan Carlos Rubio
- Musika zuzendaria eta konpositorea: Julio Awad.
- Koreografoa: Rubén Olmo.