- ekitaldia hau amaitu da.
“NANCY EN VIETNAM” – FÉLIX PETITE ANTZOKIA – (VITORIA-GASTEIZ)
21 maiatza, 2022 7:30 pm
Ekitaldi nabigazioa
COMPRAR ENTRADAS – NANCY EN VIETNAM
Leku batetik bestera aldatzea da bizitzea, elkar ez kolpatzen ahaleginduz aldatu ere.
Printzipioak ditugu gehienok, baina ez azkenbururik.
Zuriñe Benaventek eta Ignacio Monterrubiok mugimenduaren eta soinuaren mintzaira berrien inguruan egiten dituzten sorkuntza garaikideko lanak biltzen dituen izena da Altraste Danza.
2014. urtean estreinatu zuten beren lehenengo sorkuntza-lana, Suecako Mostra Sonora Jaialdian: Eterno del desnudo para danza, vídeo and live electronics. Gerora egindako lanen artean daude The arch of hysteria, dantzarako soloa; Don´t repeat, piano elektroniko eta dantzarako; Qué tienen las flores eta beste.
Aldi berean, danZálava proiektua zuzendu eta koordinatzen du Altraste Danzak, Arabako arte eszenikoetako profesionalak prestatzeko, eta, beste erakunde batzuekin elkarlanean, Gasteizko Artium Museoan inprobisazio eta dantza garaikideko ekitaldiak antolatzen.
Bitartekaritza tailerra Proyecto Larrua dantza konpainiarekin.
- Konpainia: Altraste Danza.
- Antzezleak: Zuriñe Benavente, Txubio Fernández de Jauregui, Ignacio Monterrubio