
- ekitaldia hau amaitu da.
“MAREA BAJA” – PEZ LIMBO – GETXO
26 maiatza 7:30 pm
Ekitaldi nabigazioa

Bi gizabanako, beraiek eraikitako mundu batean isolatutako bi gizabanako, irteera baten bila dabiltza.
Gogo handirik gabe egiten dute, funtsean badakitelako hor ondo daudela. Behintzat, egon badaude: ez da ahuntzaren gauerdiko eztula. Batak bestea dauka eta elkar zaintzeko beharra sumatzen dute.
Heroiaren irudia errealitate sendoago baterako atetzat hartzen dute. Baina seguruenik giltzaz itxita egongo da.
Itsas Behera izenburuak erreferentzia egiten die marea bizietarako prestaturik dauden pertsona horiei, gehienetan gizonei, beren etxea defendatzeko edo “gizadiak aurre egiten dien gai handietako edozeinen alde borrokatzeko” baina ez dira gai itsasbeherari aurre egiteko, harri zorrotzen mantu bat uzten baitu airean, lotsagabeki erakusten baitu ohean utzitako zabor guztia, geologiak begibistan uzten dituen mendeetako emozio ezkutuak, hurrengo glaziazioaren zain.
Fitxa artistikoa
- Egileak: Espe López , Javier Barandiarán. Unai López de Armentia eta Edu Hernandoren laguntzarekin
- Zuzendaritza eta dramagintza: Espe López
- Antzezleak: Unai López de Armentia, Javier Barandiarán