- ekitaldia hau amaitu da.
“LOS MONÓLOGOS DE LA VAGINA”- KULTUR LEIOA – LEIOA
14 ekaina 8:30 pm
Ekitaldi nabigazioa
Emakumeen sexualitateak ikuspegi, alde eta ertz ugari ditu; poliedrikoa da. Eve Ensler-ek guztiak lantzen ditu ausardiaz, ezein alboratu gabe eta klixe, topiko eta estereotipoetatik ihes eginez.
Testu honen jatorria egileak hainbat klase sozial, adin, arraza eta erlijiotako emakumeei egindako elkarrizketetan dago.
Material horrekin guztiarekin, Eve-k benetako testigantzen mosaikoa eraiki du, batzuk bitxiak dira, beste batzuk xelebreak, baita latzak ere. Hala ere, gehienetan umorea da nagusi.
“Los monólogos de la vagina” emakumeen sexualitateari buruzko “collage” bat dira, eta Eve Ensler ironia, samurtasun eta hizkuntza zaindu eta, batzuetan, poetikoz hurbiltzen zaio horri.
EGILEA: Eve Ensler.
ZUZENDARITZA: Begoña Bilbao Lejarzegi.
ZUZENDARI LAGUNTZAILEA: Martin Agirre.
ANTZEZLEAK: Ainhoa Etxebarria, Itziar Urretabizkaia, Intza Alkain.
ESZENOGRAFIA: La Revoltosa.
JANTZIAK: Jokin Ayerregaray.
IRAUPENA: 75′.
IKUSLEA: +18 urte.
HIZKUNTZA: Gaztelaniaz.