
- ekitaldia hau amaitu da.
“LAVINIA” – TEATRO ARRIAGA ANTZOKIA – (BILBAO)
22 maiatza, 2023 7:30 pm - 24 maiatza, 2023 7:30 pm
Ekitaldi nabigazioa

22 DE MARZO ESTRENO EN CASTELLANO
MARTXOAK 23 ESTREINALDIA EUSKARAZ
Eneidaren bertsio libre bat dugu Lavinia ipuin mitologikoa, non emakume bat baita kontakizunaren ardatza. Ikuspegi-aldaketa hori dela medio, zenbait gauza ikusiko ditugu: nola iristen diren troiarrak beren bake-lurretara, gerra baten hasiera eta amaiera, eta horrek guztiak emakume ausart, xume eta borondate gartsuko honi zer eragin zion. Gaurkotasun handiko istorioa dugu; izan ere, zoritxarrez, gerrak errepikatu egiten dira, eta, zorionez, hor jarraitzen du beti maitasunak. Maisutasunez eta modu berritzaile zein ikusgarrian uztartzen ditu lan honek denboraren eta espazioaren kontzeptuak.
Ursula K. Le Guinen Lavinia eleberrian dago oinarrituta. Eneidaren bertsio libre bat da, non orain arte isilpean egonarazi duten emakume bati ahotsa ematen baitzaio.
- Egokitzapena eta dramaturgia: Juana Lor Ursula K. Le Guin oinarri duela).
- Zuzendaritza artistikoa: Juana Lor.
- Zuzendaritza musikala: Bettina Aragón Hillemann.
- Antzezleak: Karmele Larrínaga, Javier Liñera, Yolanda Bustillo, Iñaki Urrutia, Amets Ibarra, Aitor Gisasola.
- Soinu-giroa: Itziar Madariaga.
- Espazio eszenikoa: Borja Ruiz.
- Jantzien diseinua: Betitxe Saitua.
- Argiztapenaren diseinua: David Alkorta.
- Argiztapena: Kandela Iluminación S.L..
- Ahots-aholkularitza: Juan Carlos Garaizabal.
- Ahozko narrazioari buruzko aholkularitza: Yoshi Hioki.
- Euskarari buruzko aholkularitza: Idoia Barrondo.
- Produkzioa: Kabia Teatroa.
- Banaketa: Kabia Teatro & Pelayo Serrano.
- Kolaboratzailea: Teatro Arriaga.