- ekitaldia hau amaitu da.
“LAS QUE FUERON SILENCIO” – FELIX PETITE ANTZOKIA – (VITORIA)
8 martxoa 9:00 pm
Ekitaldi nabigazioa
“Las que fueron silencio” antzezlanean egiaztatutako gertakari historikoak erabiltzen dira oinarri gisa gure fikzioa osatzeko: Euskal Herriko emakumeen kartzela bat Gerra Zibilean eta frankismoko lehenengo urteetan.
Emakumeek, pertsona, langile, alaba, emazte eta ama gisa, zuzenean pairatu zituzten errepresioa, zigorra, fusilamenduak eta senide zein seme-alabetatik banantzea.
Horretaz guztiaz ari da gure obra: Josefinaz, Magdalenaz, Doloresez, Isabelez, Rosarioz… lurperatuta geratu zen emakume askoren historiaz. Baita baldintza okerrenetan ere haien artean izandako solidaritateaz ere. Zoritxar zakarrenean sortu zen benetako estimuaz. Mugak gainditzeko senaz, men ez egiteaz.
Eta uste dugu historia hori kontatu behar dugula, emakume horien ahotsak ez ahazteko. Gure omenaldi txikia egin nahi diegu isilarazitako emakume horiei guztiei.
Fitxa artistikoa
- Dramaturgia: Alberto Iglesias.
- Zuzendaritza: Javier Hernández-Simón.
- Antzezleak: Irene Bau, Itxaso Gil, Itxaso González, Vene Herrero, Ramón Ibarra, Unai Izquierdo, Lucía Lasarte, Carmen San Esteban.
- Espazio eszenikoa: Gorka Martín.
- Jantzien diseinua: Betitxe Saitua.
- Musika eta soinu espazioa: Álvaro Renedo.
- Diseinu grafikoa: Lucia Saiz Báez.
- Kolaboratzailea: Teatro Arriaga