
- ekitaldia hau amaitu da.
“LAS CIEGAS HORMIGAS” – MUXIKEBARRI – (GETXO)
21 iraila, 2024 8:00 pm
Ekitaldi nabigazioa

Muxikebarriko koprodukzio honetan, Garbi Losada aktore eta antzerkigile getxotarrak zuzendu du Ramiro Pinillak 1960an idatzitako «Las ciegas hormigas» eleberriaren irakurketa antzeztu hau. Getxon bizi izan den idazle ospetsuaren liburuak frankismo-garai iluneko izugarrizko galerna-gau batera garamatza. Jaúregi familia elementuen eta ezbeharren aurkako borrokan bete-betean sartuta dago. 60ko hamarkadako Getxora hurbiltzeko modu berezia, Nadal Saria izan zen testu bati esker.
- Zuzendaria: Garbi Losada
- 90 min