
- ekitaldia hau amaitu da.
“LA TARARA” – SOCIAL ANTZOKIA – (BASAURI)
4 otsaila, 2022 8:00 pm
Ekitaldi nabigazioa

SanFran auzoan bizi da Rosa, haur biolinista. Liszt eta jada hilda dauden beste musikagile batzuk ikusten dituela uste du, eta horiek biolina jotzen laguntzen diotela. La Tararak, gauez lan egiten duen prostitutak, lagunduko dio mamuen aurkako borrokan. Rosa helduak eta Rosa haurrak elkarrekin egingo dute topo, sekretu baten inguruan joan-etorrian dabiltzan oroitzapenen artean: sute bat, errautsak eta babes-geruza bat bezala zabaltzen den ahanztura. Halako batean, tiradera batean aurkitutako maitasun-gutunek haurraren oroimen hautsia leheneratuko dute. Musikaz eta edertasunez beteta dagoen haurrak ez zeukan izuarentzat lekurik gordeta bere baitan.
Josi Alvarado Alacanteko egilearen testuak 2019ko SGAEren Ana Diosdado I. antzerki-saria irabazi zuen. Sentsibilitate eta dotorezia handiko testua da, idatzita dagoena baino gehiago adierazteko gai dena, emozioa darien isiluneen bidez musika transmititzeko gai dena. Testuak thriller bokazioa du, eta poesiaren dardarak astintzen du. La Tarara inoiz kontatu ez den hainbat haurren historia da; haragiaren barnerako bidaia iniziatikoa, mendekotasun sortzailea. Barkamenari buruzko ipuina da, diferentziaren goraipamena, non Txanogorritxuk, azkenean, biolina joko dien otsoei.
Fitxa artistikoa
- Autora: Josi Alvarado
- Traducción euskera: Arantxa Iturbe
- Intérpretes: Sandra Ferrús, Kepa Errasti, Jurdana Otxoa, Itziar Ituño & Eneritz Artetxe, Jose Cruz Gurrutxaga, Adrián García de los Ojos & Iñar Sastre
- Dirección y Dramaturgia: Agurtzane Intxaurraga
- Ayudante dirección: Miren Gojenola
- Diseño de escenografía y vestuario: Ikerne Giménez
- Realización de escenografía: Readest Decorados y Sfumato Pintura Escénica
- Ayudante de escenografía: María José Villela
- Realización de vestuario: KKUM Inma Gómez
- Ambientación de vestuario: Taller María Calderón
- Ambientación musical: Adrián García de los Ojos & Jurdana Otxoa
- Música en directo: Adrián García de los Ojos & Jurdana Otxoa
- Luces: Xabier Lozano
- Gráfica: Santos Bregaña. Laia
- Vídeos promocionales: Acrónica producciones
- Fotos: David Bernués & Dani Blanco
- Dirección producción: HIKA Teatroa
- Producción ejecutiva: HIKA Teatroa
- Equipo técnico: Acrónica producciones
- Comunicación: Teresa Sala
- Administración: Asun Etxeberria
- Distribución: HIKA Teatroa (Teresa Sala)