- ekitaldia hau amaitu da.
“LA SED DEL MINOTAURO” – BASTERO KULTURGUNEA – (ANDOAIN)
22 martxoa 8:30 pm
Ekitaldi nabigazioa
Khea Ziater konpainiaren proposamen berri hau, proiektu hau, beste urrats bat da antzerkiaren eta arte zinematografikoaren arteko harreman-kodeen bilaketan, bai arlo estetikoan, bai arlo narratiboan. La sed del minotauro antiheroiez mintzo da, izaki nahigabetuez eta apur bat desesperatuez, zoriona konkistatzeko borroka galtzeko beldurrari aurre egiten dioten izakiez, gizon eta emakume sendo eta bihotz handikoez. Eta pertsona horiek bat eginda sortzen den indarretik eta argitik hitz egiten du. Elkar gurutzatzen diren istorioen arteko talka eder bat eraiki nahi du obrak, eraldaketa bat, berehalako hondoratzearen eta erreskateko une magikoaren artean.
Hotz egiten duen leku bateko geltokitik gertu dagoen kafetegi-taberna txiki batean gertatuko da dena. Mahai gutxi batzuk; leihoetatik kalea bistan, edo, gutxienez, han dabiltzanen oinak; dauden bezeroentzako adinako barra bat; piano bat eta disko-makina bat… Hondoan, biltegi txiki bat eta bainugelako atea. Bezeroak sartu-irtenean dabiltza, maitasunaren bila, eta ia kontuan hartzen ez dituen mundu batetik ihesi. Mundu bidegabea, arrotza eta etsaia gure pertsonaia maiteentzat. Baina, gaur, egun berezia da. Gauza handiak gertatuko dira.
Taldea
- Dramaturgia eta zuzendaritza: Alex Gerediaga.
- Antzezleak: Jon Ander Urresti, Ainhoa Artetxe, Miren Gaztañaga, Arrate Etxeberria eta Txubio Fdez. de Jaúregui.
- Testuak: Jon Gerediaga eta Alex Gerediaga.
- Eszenografia eta jantziak: Azegiñe Urigoitia.
- Argiztapena: Oier Ituarte.
- Espazioa eta proiekzioak: Javi Andraka.
- Argazkia: Son Aoujil.
- Bideoak: Jesus Pueyo.
- Produkzio-laguntzailea: Paula Bañuelos.
- Produkzioa eta banaketa: Khea Ziater.
- Lankidetza: Arriaga Antzokia.