- ekitaldia hau amaitu da.
“LA LUCHA POR LA VIDA” – SOCIAL ANTZOKIA – (BASAURI)
9 otsaila 7:00 pm
Ekitaldi nabigazioa
Ramon Barea da La lucha por la vida antzezlanaren zuzendari eta aktore nagusia. Horrela, Pio Barojaren obratik abiatuta, Brecht-en estiloaren ukituak dituen ikuskizuna jorratu du.
La lucha por la vida lanaren helburua ez da kronika historiko bat osatzea, baizik eta gizaki bat (Manuel Alcázar) ingurune latz eta gogor batean nola hazten den azaltzea. Manuel hasieratik ibiliko da elkarren aurkako bi indarren artean, pertsonaia arras desberdinen artean alegia: batzuek zintzoa, langilea eta pertsona duina izatera bultzatuko dute; besteek, berriz, indar negatibo gisa jardungo dute, Manuelen hondamendi morala eragin nahian.
Hiru ibai-eleberri ibai-ikuskizun baterako, izaki ugariz egina antzezle-dantza bizia baino biziagoan. Hamar antzezle ia 100 pertsonaia taularatzeko.
Zinearen erritmoa manikeismorik gabeko narrazio baterako. Ez digu heroiarekin enpatia izateko aukerarik emango; heroiak, eredugarria eta bere patuaren jabea ez izateaz gain, ezin dituelako beti erabaki, ustez, zuzenak hartu.
Fitxa artistikoa
- Egilea: Pío Baroja
- Moldaketa: José Ramón Fernández
- Zuzendaritza: Ramón Barea
- Antzezleak: Ramón Barea, Aitor Fernandino, Olatz Ganboa, Ione Irazabal, Itziar Lazkano, Sandra Martín, Alfonso Torregrosa, Leire Ormazabal, Diego Pérez eta Arnatz Puertas