- ekitaldia hau amaitu da.
“KOTTAUAK” – CENTRO CULTURAL JOSU MURUETA – (ERANDIO)
23 urria, 2022 7:00 pm
Ekitaldi nabigazioa
Eszenatoki gainean, emakume eta gizon bat, bederatzi urteko bikote harremanean, eta hamalau hilabeteko sexu lehortean. “Gabezia” horri konponbidea bilatzeko, ikuslearekin hartu-emanean jardungo dute. Komedia barra-barra, eta baita une mingarriak ere, “galdutako sexuaren bila” azalduko zaigun bikotearentzat (eta ikusleentzat) ariketa barregarria.
Bi aktore, zein baino zein ezagunagoak gure antzerki geografian; Ane Gabarain eta Mikel Laskurain. Ibilbide luzeko bikotea dugu, elkarrekin komedia antzesten eskarmentu handikoak.
Informazio gehiago: Txalo produkzioak.