- ekitaldia hau amaitu da.
“HOZKAILUA” – GASTESZENA – (DONOSTIA)
28 ekaina, 2019 8:00 pm
Ekitaldi nabigazioa
Maite eta Karlos herririk herri dabiltza hozkailu zahar batekin. Hozkailuaren barruan, garagardo lata eta hestekien artean, Londonetik dakarten Jimmy lagunaren hilotza daramate. Zin egin baitzioten Jimmyri bere jaioterrian lur emango ziotela. Nongoa zen galdetzea ahaztu zuten ordea.
Garai mugituak eta ilunak izan ziren 80ko hamarkadakoak. Mobilizazioak eta gazteen eta ez hain gazteen inkonformismoa eguneko gaiak ziren. Hainbat urtez elkar ikusi gabe egon ostean, Jimmyren heriotzak batzen ditu berriro Karlos eta Maite. Bidaia bat eta bilaketa bat hasiko dute orduan, haien arteko harremanaz hausnartzera bultzatuko dituena. Punkiak izan ziren, baina zer dira gaur egun? Zer bihurtu dira?
FITXA ARTISTIKOA
- Idazlea: Unai Iturriaga
- Zuzendaria: Manex Fuchs
- Aktoreak: Ander Lipus, Patricia Urrutia
- Musika: Asier Ituarte
- Kitarra: Keu Agirretxe
- Argiztapena: Josep Duhau
- Teknika: Xabino Alkorta
- Eszenografia: Amaia Garate
- Panpina: Battitt Halsouet
- Jantziak: Marodi Sorkuntzak
- Irudia: Zugazart
- Argazkiak: Ainhoa Resano
- Administrazioa: Iasone Parada
- Banaketa: Irantzu Azpeitia
- Ekoizpena: ArteDrama
- Publiko mota: Heldua
- Iraupena: 60 minutu