- ekitaldia hau amaitu da.
“EL HOMBRE QUE PLANTABA ÁRBOLES” – ALA MODELO ARETOA – (ZARAUTZ)
30 urria, 2022 4:45 pm
Ekitaldi nabigazioa
COMPRAR ENTRADAS – EL HOMBRE QUE PLANTABA ÁRBOLES
Antzezlan honetan, bakardadean bete-betean sartuta dauden bi gizon ikusiko ditugu beren buruekin adiskidetzen. Bat artzaina da, eta gogor egingo du lan bizileku duen basoa berritu eta lurra salbatzeko. Bestea bere buruaren bila ari den gazte bat da, borondatea eta eskuzabaltasuna erresilientziarako tresna ezin hobeak direla deskubrituko duena.
Atzean, Europaren historiako gorabeherak, bi mundu-gerrak, kontzientzia ekologikoaren sorrera, politikaren diskurtso hutsala… Hori dena, naturarekiko ulermenetik, gizakiaren indar sortzailetik eta zehaztasun txikiekiko maitasunetik kontatuta.
- Egilea: Jean Gionno
- Egokitzapena: Kike Díaz de Rada, José Carlos García
- Itzulpena: Idoia Barceló
- Zuzendaria José Carlos García
- Zuzendari laguntzailea: Kike Díaz de Rada
- Musika konposizioa: Fran Lasuen
- Antzezleak: Sandra Fdz Aguirre, Fran Lasuen
- Argiztapenaren diseinua: Ion Chavez
- Irudiak: Maialen Belaustegoitia
- Eszenografia eta atrezzoa: Javi Tirado
- Jantziak: Ikerne Giménez
- Argazkiak: Txelu Angoitia
- Diseinu grafikoa: Sofía Ferrazina
- Zuzendaritza artistikoa eta ekoizpen exekutiboa: Alex Díaz
- Ekoizpena: Teatro Gorakada