- ekitaldia hau amaitu da.
“GORPUZTU” – ZORNOTZA ARETOA – (AMOREBIETA)
22 urria, 2021 8:30 pm
Ekitaldi nabigazioa
Gorpuztu dantza garaikideko ikuskizun bat da, zuzeneko musika daukana eta orekaren bilaketaren inguruan dabilena. Lasai egoteko egiten den borroka da, zarata isilaraztekoa, karga eta errua arintzekoa, animaliak lasai lo egiteko leku bat bilatzekoa.
Eva Guerrero sortzaile bilbotarraren ikerketa bat du abiapuntu, erlijio edo filosofia desberdinetan gorputzak momentu jakin batzuetan duen erabilerari buruzkoa. Gorputza zenbait partetan zatikatuz, otoitzaren orduan mugimenduzko ekintzei erreparatuz eta erlijio desberdinetan presente dauden errua, penitentzia, transzendentzia, maitasuna edo sumisioa bezalako kontzeptuetatik igaroz sortzen da Gorpuztu.