- ekitaldia hau amaitu da.
“GHERO: AZKEN EUSKALDUNA” – SANTA ANA ANTZOKIA – (OÑATI)
14 abendua, 2018 10:30 pm
Ekitaldi nabigazioa
3000 urtea. Euskara desagertzeko zorian dago. Azken euskaldunak izkin egin nahi dio halabeharrari. Benetako misterioa ez da gure hizkuntzaren jatorria, ezbada bere biziraupen harrigarria. 3000 urtean euskara egongo al da?
Ghero, kondairen kondaira bat, euskararen biziraupen harrigarriari buruz. Ghero, hiskuntza baten bizirauteko amorrua. Ghero, bizirik irauteko grinari buruzko istorio bat. Euskararen pizkunde berria. Hizkuntz preindoeuropear txiki baten biziraupenaren mirariarekiko harridura, miresmena, nahasmena, konplizitatea….
Bederatzi istorio, bedertzi antzerki poema, euskararen planetaren inguruan orbitatzen. Antzezlan emozionantea, originala, dibertigarria, harrigarria eta estetikoki ausarta.
Fitxa Artistikoa
- Dramaturgia: Patxo Telleria
- Zuzendaritza: Jokin Oregi
- Aktoreak: Mikel Martinez, Patxo Telleria, Olatz Ganboa, Iñaki Maruri eta Ane Pikaza
- Eskenografia: Ana Garay
- Musikagilea: Iñaki Salvador
- Argi diseinua: David Rodriguez
- Diseinu grafikoa: Paradox Argazkilaria: Mikel Alonso
- Ekoizpen arduradunak: Pio Ortiz de Pinedo eta Myriam Gartzia