
- ekitaldia hau amaitu da.
“FAMILIA SAREKADA” – MUXIKEBARRI – (GETXO)
10 abendua, 2022 8:00 pm
Ekitaldi nabigazioa

SARRERAK EROSI – FAMILIA SAREKADA
“FAMILIA SAREKADA”RI BURUZ:
Bere etxean afaltzen ari den familia batek Informatika Delituen Unitatearen (IDU) sarekada jasan du, familiako kideren batek etxe-porno sare bat darabilen susmoa dagoelako.
Informatika Delituen Unitateko komisarioa, Villaorduñatarren etxean sartuko da eta familia bereko lau kideak atxilotuko ditu. Zerbitzari informatiko partekatu batean pornografia sare bat edukitzea leporatzen die.
Hasiera batean, denak egozten zaizkien delituen errudun direla ematen du, baina ikusleak pixkanaka jakingo du akusazioen oinarri diren artxiboak ez direla diruditenak.
Ikusleak pertsonaien errugabetasunaz ohartzen diren neurrian, familiako kideek elkarri susmoa hartuko diote, baita norberak bere burua ere zalantzan jarriko du, komisarioaren galdeketapean jartzen diren bitartean.
Probak aztertu ahala, Koldo, Aitor, Nora eta Monika konturatu dira, beti sarera konektatuta egon arren, euren artean erabat deskonektatuta daudela.
Familiak ziberespazioko plataformetan gordetzen dituen sekretuek agerian uzten dute familia eta pertsona gisa jasaten duten alienazio patetikoa. Zenbat eta gehiago konektatu, geroz eta gutxiago ezagutzen dute elkar, eta orduan eta gehiago traizionatzen dute elkar.
“KOMEDIA BASATIA INTERNETEKO PRIBATUTASUNAREN JAZARPEN ETA SUNTSIKETAREN GARAIAN”.
Fitxa artistikoa
- Testua/Texto: Antonio Muñoz de Mesa
- Zuzendaritza/Dirección: Olga Margallo
- Zuzendarikide/Ayte. dirección: Dorleta Urretabizkaia
- Euskerazko testua/Texto euskera: Aizpea Goenaga
- Musika/Música: Iñaki Salvador
- Eszeneratze espazioa/Diseño de escenografía: José Tomé
- Eszenografia eta atrezzoa/Escenografía y atrezzo: Mónica Teijeiro
- Argiztapen diseinua/Diseño de iluminación: Xabier Lozano
- Jantziak/Vestuario: Ana Turrillas
Aktoreak/Elenco
- Ainhoa Aierbe (Euskarazko bertsioan)/Ana Pimenta (Gaztelerazko bertsioan) , Mikel Laskurain, Nerea Gorriti y Xanti Korkostegi.
- Aitziber Garmendia-ren lankidetza bereziarekin.
**Argazkiak wetransfer bidez bidaliko dizkizuet.