- ekitaldia hau amaitu da.
“FADOAK ENTZUTEN ZITUEN GIZONA” – GASTESZENA – (DONOSTIA)
7 azaroa, 2020 8:00 pm
Ekitaldi nabigazioa
Maskuk identitate krisi handia du. Garaiak aldatu egin dira eta ez da ezer. Krisi horren erruz, bere imajinarioak gora egin du, baina bitxiena da beti istorio bera datorkiola burura, fadoak entzuten zituen gizonaren istorioa. Mario eta Anderren istorioa.
Mario Esteves kamioilaria da. Portugalera doa bere kamioian. Mariori hilabete batzuetako bizitza eman diote, biriketako minbizia du. Ez dio inori esan eta ez du inorekin partekatu nahi. Bere aitaren jaioterria, Arraiolos, ezagutzea da bere azken nahietako bat. Hara bidean, autostop egiten ari den Ander mutilarekin topo egingo du, eta Ayamontera (Huelva) joango da fadoen lehiaketa amateur batean parte hartzera. Kamioira igotzeko gonbita egingo dio Mariok, eta Badajozera bidaia egingo dute elkarrekin, baina Salamanca parean, elurte handi baten ondorioz, gau oso batez kamioian harrapatuta geratuko dira.
FITXA TEKNIKOA:
- Egilea: Kepa Errasti
- Zuzendaria: Getari Etxegarai
- Antzezleak: Iñigo Aranbarri, Ane Gabarin, Kepa Errasti
- Argi diseinua: David Alcorta
- Eszenografia diseinua: Eider Ibarrondo
- Musika: Pascal Gaigne
- Ekoizpena: Xabier Ormazabal
- Eszenografia errealizazioa: Eskenitek