- ekitaldia hau amaitu da.
“Desobedienteak 18/98” – Teatro Jesús Ibáñez de Matauco – Vitoria-Gasteiz, Álava
11 otsaila
Ekitaldi nabigazioa

Zientzia Politikoetan doktoratu berri da Ainhoa. Desobedientzia zibilari buruzko tesia defendatu behar du epaimahai akademikoaren aurrean, desobedientzia zibila gure demokraziek beharrezkoa duten borroka-praktika zilegi gisa ulertuta; besteak beste, eskubide zibilen historian eta horiek lortzeko bidean desobedientzia zibilak izan duen rol erabakigarria jorratzen du tesiak.
Aldi berean, Garzón epaileak abiarazitako eginbide batzuek sustatuta bideratu zen 18/98 sumarioan murgilduko gaitu, makro prozesu judizial polemiko hartan. Gizarte-mugimenduei lotutako fundazio baten bidez eskubide zibilak defendatzen zituzten hainbat pertsonaren prozesamenduaren lekuko izango gara. Antzezlanak desobedientzia zibilaren oinarrietara eramango gaitu, eta haren funtzionamenduaz eta egungo gizartean dugun haren premia eta pertinentzia azalduko dizkigu.
«Beti liluratu izan nau desobedientziak, errebeldiak. Agian, neskato nintzenetik amaren ahotik irteten zen “desobediente” hitzaren oihartzuna nabaritzen dudalako nire baitan; agian, bidegabekeriari beti bide baketsuetatik aurre egin nahi izan diodalako, horren ondorioak gorabehera».
María Goiricelaya
Fitxa artistikoa:
- Konpainia: Tanttak Teatroa
- Egilea: María Goiricelaya
- Zuzendaria: Fernando Bernués, Mireia Gabilondo
- Antzezleak: Miren Arrieta / Aiora Enparantza, Iñigo Azpitarte, Klara Badiola, Kepa ErrastI, Omar Somai
- Espazio eszenikoa: Fernando Bernués
- Argiztapen-diseinua: David Bernués
- Jantziak: Ana Turrillas
