- ekitaldia hau amaitu da.
“Desobedienteak 18/98” – Muxikebarri – Centro de Arte, Cultura y Congresos de Getxo – Getxo, Bizkaia
17 urtarrila
Ekitaldi nabigazioa

Desobedienteak 18/98 euskal historia garaikideko auzi judizial polemikoenetako baten barrura eramaten gaitu. Ainhoa, Zientzia Politikoetan doktoratu berri da eta desobedientzia-zibila jorratzen duen doktoretza-tesia defendatu behar du epaimahai akademiko baten aurrean. Esanahiz betetako adibideen bitartez, eskubide zibilen historian eta haiek irabazteko bidean desobedientzia zibilak izan duen rol erabakigarriaz hitz egiten digu antzezlanak. Tanttaka Teatroak sumario ezagun hura berrirakurtzen du, bizi izan zutenen ahots eta oroimenetik abiatuta, entzun gabe geratu ziren zalantzak, zauriak eta kontakizunak azaleratuz.
Fitxa artistikoa:
Konpainia: Tanttak Teatroa
Egilea: María Goiricelaya
Zuzendaria: Fernando Bernués, Mireia Gabilondo
Antzezleak: Miren Arrieta / Aiora Enparantza, Iñigo Azpitarte, Klara Badiola, Kepa ErrastI, Omar Somai
Espazio eszenikoa: Fernando Bernués
Argiztapen-diseinua: David Bernués
Jantziak: Ana Turrillas
