- ekitaldia hau amaitu da.
“DESMONTANDO A SÉNECA” – TEATRO CAMPOS ELÍSEOS – (BILBAO)
1 urria, 2021 8:30 pm
Ekitaldi nabigazioa
SARRERAK EROSI – DESMONTANDO A SÉNECA
Jorge Javier Vázquezek hitzaldia eman nahi du Luzio Anneo Seneka filosofo kordobar handiaren De vita brevis lanaz. Gogaiturik mundu guztiak telebistan egiten duen lana hutsaltzat jotzen duelako, eta iktusa izan ondoren, uste du iritsi dela unea serio jartzeko eta ikus-entzuleekin partekatzeko denok kezkatzen gaituzten funtsezko auzi batzuk. Zer da bizitza?; Zer egiten dugu hari zukua ateratzeko?; Alferrik galtzen al dugu gure ondasunik preziatuena, denbora? Nahiz eta Jorgek eginahalak egin hizketaldia bide zehatz eta profesionaletik eramateko, zorigaitz ezin okerragoak etorriko zaizkio bata bestearen atzetik, eta berak Senekak predikatzen zuen eta bere egin nahi duen estoizismoz eramanda ere, berbaldia erromeria peto bihurtzeraino iritsiko da.
Desmontando a Séneca komedia bat da, non Espainiako komunikatzaile maiteenetako baten nortasuna eta Luzio Anneo Senekaren irakaspen moral baliotsuak konbinatzen baitira, dena proiekzioek, musikak, filosofiak eta umore askok lagunduta. Zapart egiteko moduko nahasketa harrigarria, inor hotz utziko ez duena.
Informazio gehiago: Txalo Produkzioak