- ekitaldia hau amaitu da.
“BÚHO” – BASTERO KULTURGUNEA – (ANDOAIN)
15 otsaila 8:30 pm
Ekitaldi nabigazioa
Haur gehienek argia besarkatzen dute. Iluntasuna egunaren, bizitzaren amaiera delako. Hutsa eta beldurra da: hurbiltzen diren pausoak, ahots ezezagunak, irekitzen diren ateak, ixten direnak. Instintuzko arbuioarekin hazten dira, bertan animalia itsuak direlako.
Nik ez.
Pablok, aztarnategi paleolitikoetan espezializatutako antropologo forentseak, amnesia larria eragin dion iktusa pairatu du. Oroimenaren aldeko barne-bilaketa baten aurrean egongo gara, bere oroitzapenak, azken batean, bere nortasuna, berreskuratzeko.
Titzina Teatro konpainiaren proiektuek elkarrizketetan eta bizikidetzan oinarritutako kazetaritza antropologikoa dute ardatz. Ikertuz, beste pertsona batzuen bizitzan barneratuz eta askotan ezezagunak diren errealitateak jorratuz sortzen dute, eszenatokira gizakiaren gauzarik azpimarragarriena eramateko. Bere lana antzerki garaikidearen erreferente bihurtu da.
Fitxa artistikoa
- Ideia, sorkuntza, zuzendaritza: Diego Lorca, Pako Merino
- Dramaturgia: Diego Lorca
- Interpreteak: Diego Lorca, Pako Merino
- Musika konposizioa, soinua: Jonatan Bernabeu, Tomomi Kubo
- Argiztapen diseinua: Jordi Thomàs
- Teknika zuzendaritza: Albert Anglada
- Bideo diseinua: Joan Rodón
- Jantziak: Ona Grau
- Eszenografia diseinua: Rocío Peña
- Eszenografia eraikuntza: Albert Ventura, La Forja del Vallès
- Diseinu grafikoa: Isa Besset
- Argazkia: Quim Cabeza
- Ekoizpena: Luz Rondón
Informazio gehiago: Titzina teatro