
- ekitaldia hau amaitu da.
“BOLEROS, MENTIRAS Y VÍDEOS CASEROS” – PALACIO EUSKALDUNA – (BILBAO)
1 iraila, 2022 8:00 pm
Ekitaldi nabigazioa

SARRERAK EROSI – BOLEROS, MENTIRAS Y VÍDEOS CASEROS
Begoña (Gurutze Beitia) dibortziatuta dago eta maitemintzeko irrikaz dagoela Julio (Chema Trujillo) ezagutuko du, harreman bat hasteko gizon perfektua. Baina bidean Begoñak kontrolatu ezin izango duen zerbait gertatuko da. Cristina (Karmele Larrinaga) bere lagunik onena eta konfiantzazkoena da eta berarekin ustekabeko egoera zentzugabea biziko du itxuren “galtzerdiari” buelta emango dioten gaizkiulertuen eta gezurren segida baten ondorioz, aitorpenak egin eta egoera sinestezinak gertatu bitartean.
Konkista gau baterako korapilo posible guztiek eratuko dute bilbe harrigarri eta dibertigarri hau. Ezer ere ez da dirudiena.
Puerta con puerta antzerkiaren autore Lázaro Matheusen komedia berria Euskaldunara iritsi da eta Portugaleko Celso Cleto zuzendari arrakastatsuak zuzenduko du. Barre algara egiteko saioa. Zure udako komedia!
Pertsona guztiek, adina edozein dela ere, sarrerarekin sartu beharko dute.