- ekitaldia hau amaitu da.
“BOBO” – LA FUNDICION – (BILBAO)
25 ekaina, 2021 8:00 pm
Ekitaldi nabigazioa
Espazio intimo eta haurtzaroko linboa den eremu honetatik, harrituta begiratzen diet nire gainean, normala dena eta ez dena bereiziz, hegaka dabiltzan milioika muga aleatorioei. Besteen begiradak eta inertzia sozialak presioa egiten didate gogor saiatzeko, eta mugak normaltasunaren eremuan kokatuko nauen alderantz korrika egiteko. Baina ez daukat argi harantz joan nahi dudan. Ez dakit linbo hau utzi nahi dudan, inork ezagutzen ez dituen gauza eder guztiei agur esanez. Zalantza daukat hau dena ahozgoran esan ala ez, baina agian baboa izan nahi dut, agian ergel hutsa naiz eta horrela hobeto nago.
- Ideia, sorkuntza eta interpretazioa: Koldo Arostegui
- Argien diseinua: Marc Kanou
- Jantziak: Patricia Arostegui
- Argazkiak: Dani Hernández
Eskerrik asko laguntza artistikoagatik: Jon Munduate, Dani Hernández, Olatz de Andrés, Neus Villa, Isaak Erdoiza.
Laguntzaileak: La Fundición Bilbao, Dantzagunea (Sortutakoak 2018), Harrobia, Utopian Getxo, Bilbo Eszena.