- ekitaldia hau amaitu da.
“Bi baso bat ur” (Geuretik sortuak) – Gurea Antzokia – Villabona, Gipuzkoa – Metrokoadroka
15 maiatza
Ekitaldi nabigazioa

Metrokoadroka kolektiboak dantzalekuaren erdian ezin mugiturik dauden lau pertsonen istorioa kontatuko du Bi baso bat ur antzezlanean; sakontasunez eta errespetuz baina, esan gabe doa, modu alai batean.
Lau pertsona dantzaleku baten erdian. Bakoitzak baso bat ur du eskuan. Lauak guztiz geldirik daude, DJak inguruko jende guztia dantzan jartzen duen bitartean.
Tratu txarren osteko alaitasunaz mintzo da antzezlan hau. Tratu txarrak jaso dituen pertsona bati alaitasuna ebasten dio tratu txarren eragileak. Edozein arrazoi dela medio tratu txarrak jaso duen edonori alaitasunerako eskubidea zalantzan jartzen zaio, tratu txarren ostean ere. Antzezlan honek alaitasunaren izaera soziala jarri nahi du erdigunean, minaren ostean alaitasunaren eta umorearen jabe egitea mina gainditzeko eta ahalduntzerako ezinbesteko tresna dela agerian utziz.
Dantzalekuaren erdian ezin mugiturik dauden lau pertsonen istorioa kontatuko du Metrokoadroka kolektiboak; sakontasunez eta errespetuz baina, esan gabe doa, modu alai batean.
Informazio gehiago: Metrokoadroka
Fitxa artistikoa:
Zuzendaritza: Edurne Azkarate
Testua eta dramaturgia: Miren Azkarate, Oier Guillan, antzezlaneko taldea
Aktoreak: Intza Alkain, Javier Barandiaran, Marina Suarez, Iraia Elias
Zuzendari artistikoa: Idoia Beratarbide
Laguntzaile fisikoa: Ainhoa Alberdi
Hizkuntza aholkularia: Asier Sarasola
Musika: Ander Fernandez
Diseinua: Allende Arnaiz
Argiak: Junki Mayo
Ekoizpena: Josu Zubia, Maite Aizpurua, Metrokoadroka
Banaketa: Oscar Picazo, ENTER banaketak
