
- ekitaldia hau amaitu da.
“SERENITY SUITE” – UTOPIAN – (GETXO)
20 urria, 2019 8:00 pm
Ekitaldi nabigazioa

Nahiz eta bien arten ia hiru hamarkadako adin-tartea dagoen, gauza pertsonala partekatzen dute: dantza. Asmo handirik gabe eta jolasaren ikuspegitik, espazio partekatzen dute, eta, horren barnean, denboraren joanaz hitz egiteko abiapuntua da transmisioa.
SERENITY SUITE heldutasun artistiko handiko pieza da, idazkera koreografikoan zein interpretazioan. “Denboraren joanaren” gaiak pieza osoa zeharkatzen du, zolitasunez, eta handitasunik eta nostalgiarik gabe. Duo honetan, Matxalenek “espazioa eta denbora” kudeatzen duen esperientzia erakusten jarraitzen du.
Duo hunkigarri honek abstrakzioarekin nahastutako adierazkortasun apala dauka. Dantza oparoa, habitatua eta sotila, aldi berean; muina erakusten duen eta zalapartarik gabe igortzen duen dantza.
FITXA ARTISTIKOA
- Dirección/Zuzendaria. Matxalen Bilbao
- Intérpretes/ Antzezleak. Natalia García, Matxalen Bilbao
- Diseño de luz/Argien Disenua. David Alcorta
- Música Original/ Jatorrizko Musika. Itziar Madariaga
- Textos/Testuak. Adriana Barenstein
- Fotos Vídeo/Argazkiak eta bideoa. Itxaso Beistegui
- Producción/Ekoizpena. Isabel Jiménez Infinita Escena
- Colaboran/Laguntzaileak. Kultur Leioa, Utopian (Getxo), La FuNdicIOn, CCN Malandaín Ballet Biarritz, Azkuna Zentroa.
- Distribución/Banaketa. Cristina Pérez Sosa
- Agradecimientos/Eskerrak. Espacio Espiral Santander
- Subvenciona/DiruLaguntza. Departamento de Cultura del Gobierno Vasco