- ekitaldia hau amaitu da.
“ARQUITECTOS DEL AIRE” – TEATRO ARRIAGA – (BILBAO)
12 maiatza, 2022 7:30 pm
Ekitaldi nabigazioa
SARRERAK EROSI – ARQUITECTOS DEL AIRE
Espazioaren okupazioa substratu komuna da arkitekturan eta dantzan. Gorputzen eta espazioaren azpian geometria bat dago. Gorputz-masa bat, mintz bat, estaldura-material gisa, mugimenduan atmosferak sortzen dituena, hutsaren egiturazko hainbat txokotara iritsiz. Dantzak gorputzari eskain diezazkiokeen gorputz-ezaugarrien hedapenari dagokionez, memoria korporal eta espazialaren garapena nabarmen dezakegu.
Transmititu al daiteke dantzaren bidez eraikinen historia eta arkitektura? Hiru eraikinek eta hiru begirada koreografikok ondare industrialari buruzko gogoeta eginaraziko digute dantzatutako bidaia arkitektoniko baten bidez. Espazioaren mugimenduarekin eta okupazioarekin lan egiten duen diziplina anitzeko talde batek osatzen du proiektua, hiru begirada eskainiz, koreografoen begiradak, hain zuzen. Honako hauek dira: Isabel Vázquez (Sevilla), Pol Jiménez (Bartzelona) eta Mikel del Valle (Bilbo). Dantza garaikidearen hiru ikuspegi, mugimenduaren inguruan, hura lengoaia arkitektoniko gisa ulertuta. Gorputzak espazioan duen mugimendua da dantza, eta arkitekturak eraikuntzaren bidez antolatu eta hierarkizatzen du espazioa. Biak dira espazioaren okupazioa. Airea denboraren bitartez betetzea.
- Egilea eta zuzendaritza artistikoa: Mikel del Valle
- Koreografia: Isabel Vázquez, Pol Jiménez eta Mikel del Valle
- Antzezleak: Mikel del Valle eta beste 4 baieztatzeko
- Eszenografiaren diseinua: Cristian Álvarez
- Jantzien diseinua: Iñaki Cobos
- Argiztapenaren diseinua: Alaine Arzoz
- Soinu-espazioa: < strong>Javier Bejarano Corchado < br> Musika: Basabi taldea eta beste batzuk
- Banaketa: D 8 Sorkuntza Faktoria
- Argazkia: Zazu Mata
- Ikus-entzunezkoa: Iker Arce eta Gorka Nalda
- Aholkularitza eta kanpo-begirada: Vicky P. Miranda
- Lankidetza: MDVdanza, Arriaga antzokia