
- ekitaldia hau amaitu da.
“AMORIA & DOLORE. ELKANO, LEHEN MUNDUBIRA” – PLAZA –
15 abuztua, 2022 6:30 pm
Ekitaldi nabigazioa

Amoria & Dolore dantza ikuskizuna, euskal nabigazioaren urrezko aroan du sorkuntza abiapuntua. Elkanoren lehen mundubira gogora ekarriz, aintzinako musikan du inspirazio iturri nagusia, dantzaren herri adierazpenak beti izan baitu gaurkotasuna, kulturaren erreferente artistiko-historiko bezala. Obrak Elkanoren zirkunnabigazioaren urrezko aroan zehar bidaiatzen du, ikerkuntza eta berrinterpretazioa lagun, ondare artistiko eta koreutiko berria sortuz. Nabigazioak utzi duen arrastoa agerikoa da, euskaldunok itsasoan barnako ibilietan munduaren kontzepzio modernoan izan duten lehen mailako eragin historikoan.
30 dantzariek, herri inspirazioz gorpuztutako arte barrokoaren espresio erakusgarrian, dantza preklasikoko bilduma osatu dute, antzezpena era naturalean eta askean burutuz, 17 eszena dituen ballet hontan akto bakar batean garatua, Esquivel, Iztueta eta Gadesi keinuak eta erreferentzia garbiak eginez. Horrez gain, Artze, Etxepare eta Galeanoren poemek obra goitik bera hezurmamitzen dute, poesia giltzarria bilakatuz. Bertan, euskal antzerki nazionalaren dantza sorkuntza molde berri baten eredua aurkezten da, drama tradizional garaikide berri bat proposatuz, espazio eta denboratik kanpo kokatzen dena.
Fitxa artistikoa
- Egileak: Kresala Dantza Konpainia / Faustino Aranzabal / Enrike Solinís
- Zuzendaritza eszenikoa: Faustino Aranzabal
- Koreografia: Faustino Aranzabal
- Musika: Enrike Solinís, Miren Zeberio – Euskal Barrokensemble
- Dantzariak: Maddi Llorente, Harkaitz Ardanaz, Jone Murua, Josu Sagardia, María Pérez, Manex Lizartza, Aiora Marigil, Pablo Zurutuza, Claudia Erentxun, Markos Murua, Naia Lertxundi, Aimar Eceiza, Garazi Labaka, Oier Goikoetxea, Jone Muniategiandikoetxea, Aitor Egaña, Irati Martikorena, Ibai Ochoa De Alaiza, Nahia Kalparsoro, Iker De La Hoz, Enara Rodríguez, Beñat Sasiain, Marta Buendia, Manex Zabaleta, Lorea Esnaola, Joseba Pastor, Irati Garagorri, Izaro Lozano, June Azpiazu, Maialen Mujika, Lide Muniategiandikoetxea, Maialen Agirregomezkorta
- Laguntza: Eusko Jaurlaritza, Etxepare Euskal Institutua, Gipuzkoako Foru Aldundia, Dantzagunea, Donostiako Udala, DK, Victoria Eugenia Antzokia
- Azpigeneroa: Dantza antzerkia
- Iraupena: 60´
- Formatua: 10/9/6