- ekitaldia hau amaitu da.
“ALTSASU” – TORREZABAL KULTUR ETXEA – (GALDAKAO)
15 maiatza, 2022 7:00 pm
Ekitaldi nabigazioa
2016ko urriaren 15eko goizaldean, Altsasun (Nafarroan), Koxka tabernaren atarian, liskar bat izan zen herriko zenbait bizilagunen, Guardia Zibileko bi agenteren eta horien bikotekideen artean. Horren ondorioz, bi pertsona atxilotu zituzten, eta guardia zibiletako bat, tenientea, orkatila bat hautsita amaitu zen. 24 orduan baino gutxiagoan, telebista-plato bihurtu zen Altsasu herria, eta, egun eta erdian baino gutxiagoan, Estatu mailako kontua izan zen gertatutakoa. Altsasu azken urteetako kasu judizial polemikoenetako batean barneratzen da.
—
*Urtarrilean zen emanaldia eskaintzekoa, baina atzeratu behar izan zen. Urtarrileko sarrera daukaten pertsonek bi aukera dute: sarrera itzuli Torrezabal Kultur Etxeko leihatilan edo sarrera mantendu eta egunean bertan sarrera trukatu Torrezabaleko leihatilan.
Prezioa: 10 euro, 7,5 euro (Bazkidea) , 9 euro (+65 urte, langabeak, gazte txartela eta taldeak)