- ekitaldia hau amaitu da.
“EL ALIMENTO DE LAS MOSCAS” – LA FUNDICIÓN – (BILBAO)
14 urria, 2021 7:30 pm
Ekitaldi nabigazioa
SARRERAK EROSI – EL ALIMENTO DE LAS MOSCAS
Birrindutako patu baten pusketak azaltzen dira hemen. Kondenatu batenak dira, telebista-irudi hotzetan kazetarien artean, poliziez inguraturik, esku-burdinak jarrita eta burua jantzi batekin estalita ikusten dugun kondenatu horietako batenak. Une labur batez antzemango dugu, berehala autoan sartu eta epaitegitik zein gaurkotasuneko albistegietatik aterako baitute.
Muin horren bila, “munstroaren” bakardadean sartu gara, haren senaren eta minaren arteko urradura ireki dugu, eszenatokiari haren kontzientziaren dimentsioa eman diogu, publikoa bere iluntasun sakonera begira jarri dugu. Izan ere, zulo beltz horietan argi-distira bat azal daiteke eromenaren alderdi ulertezinean, poetika orok irekitzen duen zauri taupakarian.
Fitxa artistikoa
- Espazio eszenikoa eta zuzendaritza: Borja Ruiz.
- Testua: Eusebio Calonge.
- Antzezlea: Arnau Marín.
- Abestia (off ahotsa): Yolanda Bustillo.
- Soinu espazioa: Roger Marín.
- Argiztapena: David Alcorta.
- Eszenagrafiaren eraikuntza: Joseba Uribarri eta May Servicios para Espectáculos.
- Diseinu grafikoa: Ane Pikaza.
- Jantziak: Azegiñe Urigoitia.
- Produkzioa: Kabia Teatro.