- ekitaldia hau amaitu da.
“AI GURE JUANETEAK” – ARERIA ARETOA – (LAZKAO)
13 azaroa 7:00 pm
Ekitaldi nabigazioa
“Gaztetan uste nuen Laboak giganteentzat kantatzen zuela, titanentzat, kolosoentzat. Gizonen hartu emanak hobetzeko eta zama aroa laburtzeko gai ziren giganteak. Lehen gorputzarena bezala orain gogoaren zilbor hestea eteteko gai ziren titanak. Azken orduan arnasa galdu beharrarekin larritzen ez ziren kolosoak.
Laboaren kantak ikasi nituen garaian, nik gigantea nintzela uste nuen, titana, kolosoa.
Orain norabiderik gabe doan gizabere galdu bat besterik ez naizela dakit. Lehen baño txikiagoa. Lehen baino jakintsuagoa. Horregatik dakit Laboak, heroientzat ez, ni bezalako gizabere galduentzat kantatu zuela, lantzean behin giganteak, titanak, kolosoak direla amesten duten gizabere galduentzat, lantzean behin giganteak, titanak, kolosoak izan nahiko luketen gizabere galduentzat.
Laboaren kantak esango ditut nik, orain sentitzen ditudan moduan.
Barka nazatela hilda daudenek.
Gaztiga nazatela bizi direnek”.
Patxo Telleria
Esaniko hitzak
“Esaniko hitzak” estilo berria da, mundu anglosaxoian “palabras habladas” bezala deitua. Prosa eta poetikaren erdibidean. Antzezlan eta musika saioaren erdibidean. Prosatik gertutasuna hartzen du, eta soiltasuna; poetikatik errima anarkikoa, metrikaren morrontzarik gabea. Antzezlanetik esatariaren jarrera eszenikoa; musika saiotik erritmoa eta pultsua.
Eszenografia osatzen duten txoriak eta kartela Zumetaren irudietan inspiratuta daude.
Fitxa artistikoa
- Egilea: Patxo Telleria
- Zuzendari eszenikoa: Jokin Oregi
- Zuzendari musikala: Adrian Garcia de los Ojos
- Aktorea: Patxo Telleria
- Musikariak: Adrian Garcia de los Ojos eta Maider Lopez
- Argi diseinua: David Rodriguez
- Soinu teknikaria: Borja Arbaiza
- Eszenografia: Pedro Rojo (El Cajón)
- Ekoizle exekutiboak: Myriam Garzia eta Pio Ortiz de Pinedo
- Kanpoko begirada: Mikel Martinez