
- ekitaldia hau amaitu da.
“ABRAZO” – NEREA MAR MAR – BILBAO
27 maiatza 7:00 pm - 28 maiatza 7:00 pm
Ekitaldi nabigazioa

Besarkada kontenplaziorako, isiltasunerako tartea da. Gelditasun egoeran diren gorputzak, irudiak, ikuspegi infinitukoak. Xehetasun bakoitza 360° -tan ageri da. Natalia G. Muro eta Nerea Martínez M. bikote lana, bi eskultura, bidaian zehar bidelagun izango dugun soinu paisaian bilduta; gure bizitzetako besarkada infinituetan gorde izan ditugun emozioak gogorarazten dizkiguten irudiz betetako lana. Gorputz lohitsuak elkar zizelkatzen, keinu bakoitzarekin eraldatuz, atzean arrastoa utziz. Presarik gabe. Harremanaren metafora, buztinezko eskultura baten erara, bizitzan zehar zizelkatutako adiskidetasunarena, bere lore eta arantzekin.Zizelkatzearen, eraldatzearen ideiak eta atzean utzitako arrastoek, espazio intimo eta hunkigarri bihurtzen dute Besarkada, ikuskizun dotorea gorpuztuz.