SAGASTITARRAK – Txalo Produkzioak
Txalo Produkzioa-ren komedia berria abuztuaren 17an estreinatuko da Donostiako Antzoki Zaharrean eta abuztuaren 20ra arte egongo da kartelean. Koldo Olabarri, Joseba Apaolaza eta Ainhoa Etxebarria dira protagonistak, eta Begoña Bilbaok zuzentzen du. Egun horietan oraindik hondartzan bazaude, “Sagastitarrak” antzezlanak bira bat dauka baieztatuta eta Arriaga Antzokian izango da urriaren 2an.
Sagastitarrenean–goi-burgesiako familian- alabarekin ez da giro. Ane, giza-ekintzaile feministak, bere lehen abizena aldatzea erabaki du eta bere amarenaren alde egin du: “Patriarkatuarekin ez dugu amaituko mundura ekarri gaituen amaren abizena hartzen ez dugun bitartean”. Anton Sagasti, familia-buruarentzat, ulertezina da eskualdean tradizio handikoa den Sagasti abizena aldatu nahi izatea. Abizenari segida emateko, Antonek amarru eta martingala guztiak erabiliko ditu Ane, alabak, abizena aldatzeko asmotan atzera egin dezan.
Estreinaldia: Abuztuak 17, 2022 I Antzoki Zaharra Donostia
Sarrerak
2. BOLEROS, MENTIRAS Y VÍDEOS CASEROS – CIDFCA!
Gurutze Beitia, Karmele Larrinaga eta Chema Trujillo protagonista dituen ‘Boleros, mentiras y vídeos caseros’ antzezlana 2020ko martxoan estreinatu behar zen. Hala ere, pandemiak bereak egin zituen, eta orain izango dugu komedia gozatzeko aukera Euskalduna Jauregian abuztuaren 20tik irailaren 4ra. Aste Nagusirako planik onenetakoa.
Begoña (Gurutze Beitia) dibortziatuta dago eta maitemintzeko irrikaz dagoela Julio (Chema Trujillo) ezagutuko du, harreman bat hasteko gizon perfektua. Baina bidean Begoñak kontrolatu ezin izango duen zerbait gertatuko da. Cristina (Karmele Larrinaga) bere lagunik onena eta konfiantzazkoena da eta berarekin ustekabeko egoera zentzugabea biziko du itxuren “galtzerdiari” buelta emango dioten gaizkiulertuen eta gezurren segida baten ondorioz, aitorpenak egin eta egoera sinestezinak gertatu bitartean. Konkista gau baterako korapilo posible guztiek eratuko dute bilbe harrigarri eta dibertigarri hau. Ezer ere ez da dirudiena. Puerta con puerta antzerkiaren autore Lázaro Matheusen komedia berria Euskaldunara iritsi da eta Portugaleko Celso Cleto zuzendari arrakastatsuak zuzenduko du. Barre algara egiteko saioa. Zure udako komedia!
Estreinaldia: Abustuak 20, 2022 I Euskalduna Jauregia Bilbao
3. EL TREPA DEL PALACIO – Pabellón Nº6
Baina Aste Nagusiko antzerki-eskaintza ez da hemen amaitzen. Pabellón Nº6 abuztuaren 19tik 28ra ekarriko du ‘El trepa del palacio’ antzezlana, Braulio Cortések idatzia eta Felipe Lozak zuzendua. Luxuzko aktore talde batek (Aitor Echarte Merino, Diego Pérez, Leire Ormazabal, Nahikari Rodríguez, Unai Elizalde Zamakona, Yeray Vázquez) uda eta jaiak alaituko dizkigu.
Estreinaldia: Abustuak 19, 2022 I Pabellón Nº6 Bilbao
4. ETA ORAIN ZER? – Kukai Dantza
Dantzak ere bere tartea izango du uda honetan. 2022ko Donostiako Musika Hamabostaldiaren barruan, Kukai Dantzak abuztuaren 27an estreinatuko du Lekuona Fabrikan (Errenterian) bere pieza berria: «Eta orain zer?/Eta orain zer ?».
Espazio huts batean, ezerezaren aurrean… askatasunaren, erabakitzeko aukeren, proposatzen dizkidaten muga eta aukeren artean… Hogei urteko ibilbide baten ostean, pandemia baten ondotik… Ikusle, dantzari, sortzaile, musikari, teknikari, kudeatzaile… garen horretatik… ETA ORAIN ZER? Nola ekingo diogu esperientzia honi? Nola beteko da hutsa? Nola jokatuko dut nik? Nola jokatuko dugu guk? Izango al da batzen gaituen sokarik?
Estreinaldia: Abustuak 27, 2022 I Lekuona Fabrika Errenteria